GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

OMENALDIA

Usurbilek Mikel Laboa laguna izango du gogoan igandeko ekitaldietan

Bertako kale eta koadrilekin harreman estua zuelako, Usurbilgo herriak Mikel Laboa zena omenduko du igandean. Txalapartarien jardunak irekiko ditu ekitaldiak eguerdian, eta Joxe Domingo Aizpuruarena, Panak, egindako bertsoak botako dituzte gero. Arratsaldean, Joxanton Artzek lagunari egindako olerkia irakurriko dute, eta musika izango da Iñaki Salvador piano-jotzaile eta Josetxo Silguero saxofoi-jotzailearen eskutik, eguna herri kantaldi batekin bukatzeko. Ekitaldia herriari irekia izango da eta nahi duen orok aukera izango du musikari maitatuari esker ona agertzeko. Gainera, donostiarraren izena emango diote plaza bati.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo