GARA > Idatzia > > Mundua

Mundua duela urtebete baino arriskutsuagoa da krisiaren eraginez

Mundua duela urtebete baino arriskutsuagoa dela ondorioztatu du Bakearen Indize Globalak. Krisialdi ekonomikoak gatazkak areagotu dituela nabarmendu du. Duela hiru urtetik, bakea herrialdeka neurtu eta ekonomia nahiz negozioekin duten harremana ikertzen du. Neurketa horren arabera, herrialderik baketsuena Zeelanda Berria da, eta Danimarka, Norvegia, Islandia eta Austria ditu atzetik. Arriskutsuenak Afganistan, Somalia, Israel eta Sudan dira.

p020_f01_199x116.jpg

GARA |

Bakeak ekonomia eta negozioekin duen harremana herrialdeka neurtu, eta Zeelanda Berria munduko baketsuena dela ondorioztatu du Bakearen Indize Globalak, atzo Londresen aurkeztu zuen txostenean. Zeelanda Berriak Danimarka, Norvegia, Islandia eta Austria ditu atzetik. Zerrendaren beste muturrean, herrialde arriskutsuenen atalean hain zuzen ere, Irak, Afganistan, Somalia, Israel eta Sudan daude.

Duela hiru urtetik, munduko herrialdeak bake mailaren arabera sailkatzen ditu. Horretarako, 23 adierazle erabiltzen ditu, batez ere, manifestazioak izateko arriskuarekin eta ezegonkortasun politikoarekin loturikoak. Aurten ikertutako 144 herrialdeetan nolabaiteko atzerakada sumatu du.

Iaz, esaterako, Islandia lehen postuan zegoen. Orain, berriz, laugarrenean dago. «Krisi ekonomiko larriak, kasu honetan finantza-sistemaren kolapsoak eraginda, kale protestak eta ezegonkortasuna eragin zituen, bake maila murriztuz. Krisi sakon batek zer nolako eragina izan dezakeen azaltzeko adibide argia da honakoa», plazaratu zuen Bakearen Indize Globalaren sortzaile eta enpresari Steve Killeleak.

AEB, iaz baino okerrago

Ameriketako Estatu Batuak, zerrendaren 83. postuan daude. Joan den urtean, 80.ean zeuden. Duen kriminalitate maila altuagatik, herritarrek armak eskuratzeko duten erraztasunagatik eta munduan preso gehien dituen herrialdea izateagatik behera egin du neurketan.

Kazakhstan, Ruanda, Mongolia eta Bangladeshen gainetik dago, baina ez askogatik.

Gehien jaitsi dena, dena den, Bangladesh da, 42tik 72ra. Bosniak, berriz, kontrako joera izan du, 73tik 50era igo baita.

Deigarria da, bestalde, munduko hiru potentzia militar eta ekonomikoak -Txina, AEB, eta Errusia- zerrendaren behealdean egotea. Lehena, 74. postuan dago, bigarrena 83.ean eta hirugarrena 136.ean.

Ekonomiarako eta Bakerako Institutuaren esanetan, bakeak mesede handiagoa egiten dio ekonomiari eta negozioei armen eta gerraren industriak baino, nahiz eta azken horrek munduko barne produktu gordinaren %4 ordezkatu. Urtero, gatazkek 3,4 bilioi euroko kalteak eragiten dituzte. «Bakearen onura ekonomikoa funtsezkoa da gizateriarentzat. Bailo humanitario izateaz gain, ekonomikoa ere badu», gaineratu zuen Killeleak.

«Egindako lanak jendeak bakea eraikitzeko beharrezkoak diren egiturak eta jarrerak hobeto ulertzeko baliogarri izatea espero dut. Gizateriak parez pare dituen erronkei aurre egin ahal izateko prozesuaren oinarria da bakea», eman zuen aditzera.

Mark Moodyk, Anglo American talde meatzariaren eta Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren presidentearen esanetan, negozioetan lan egiten dutenek munduko indarkeria gutxitzen saiatu beharko lukete, etekin handiak lortu baititzakete. «Enpresa-jarduera garden eta etiko batek oreka eta bakea lortzeko bidean paper garrantzitsua izan dezake. Hortaz behar, behar dira», esan zuen.

Gran Bretaña y otros países de la UE vendieron armas a Sri Lanka

Gran Bretaña y otros países de la Unión Europea vendieron equipo militar al Gobierno de Sri Lanka en los últimos tres años para luchar contra el los Tigres de Liberación de la Tierra Tamil (LTTE), según reveló ayer el británico «The Times». Londres, por ejemplo, aprobó ventas por más de 13 millones de libras en vehículos blindados, componentes para armas y pistolas automáticas. El diario resalta, sin embargo, que es imposible saber si todas las ventas llegaron a entregarse puesto que los gobiernos involucrados no publican esos detalles, salvo Eslovaquia, que ha confirmado la entrega de cohetes. Añade que esta cuestión aún plantea el interrogante de si las armas procedentes de la UE fueron utilizadas en los últimos cinco meses de la guerra contra la guerrilla.

El presidente del Comité de Asuntos Exteriores de la Cámara de los Comunes, el laborista Mike Gapes, subrayó en declaraciones al rotativo la necesidad de de «respuesta para saber en qué se emplearon».

«The Times» incide en que las ventas fueron aprobadas a pesar de un Código de Conducta sobre Exportación de la UE de 198, que restringe los envíos a países que afrontan conflictos internos o malos antecedentes en materia de derechos humanos

EEUU también habría vendido equipos militares entre 2006 y 2007, pero suspendió la ayuda militar y las ventas a principios de 2008.

Según una información publicada la pasada semana por este mismo medio, informes internos de la ONU y fotografías aéreas de la zona de los últimos combates revelan que la cifra real de civiles muertos es de 20.000. La ONU lo ha negado. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo