GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Asier Etxenike Donostian da, aske, bost urte kartzelan eman ondoren

GARA |

Asier Etxenike donostiarrak astelehenean utzi zuen atzean Burgoseko espetxea, eta herenegun bertan jaso zuen lehen harrera hiriburu gipuzkoarreko Antigua auzoan.

2000 urteko martxoaren 24an atxilotu zuen Ertzaintzak kale erasoetan parte hartzea egotzita eta hilabete batzuk espe- txean igaro ostean utzi zuten. 2004ko abuztuaren 16an ordea, berriz atxilotu zuten ertzainek bost urteko espetxe zigorra bete zezan.

Urte hauetan guztietan preso donostiarra Alcala eta Burgoseko espetxeetan egon da sakabantuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo