GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Herriko tabernetatik ere euskal presoen argazkiak kentzeko lanean hasi da Lakua

p016_f01_66006.jpg

GARA |

Euskal preso politikoekiko elkartasuna kriminalizatzea helburu Lakuako Barne Saila azken hilabeteotan errepresio jardunean temati ari da pausoak ematen. Hala, atzo, Gasteizko Alde Zaharrean urteetan egon diren presoen argazkiak kendu zituen Ertzaintzak. Arratsaldean, berriz, Donostiako Alde Zaharreko Herria tabernan izan zen polizia autonomikoa; bertako langilea identifikatzeaz gain, taberna barruan jarriak dauden preso politikoen argazkiak kentzeko agindu-orria aurkeztu zuten. Argazkiak kendu ezean, «terrorismoa goratzea» leporatuko ziotela mehatxu egin zioten.

Gobernua eskua sartzen

Igandean Galdakaon ospatu zen Ibilaldian Ertzaintzak eragin zituen istiluen ondotik, Lakuako Gobernuak herenegun iragarri zuenez, udan herriko jaietan euskal presoen argazkien aurkako «ehizan» Ertzaintza gogor arituko da. Hala, Ertzaintzak dagoeneko ekin dio lan horri eta hainbat tabernatatik euskal presoen argazkiak kentzen hasi da. Donostian bertan, orain aste batzuk, hainbat etxetara ere joan zen Ertzaintza jardun bera gauzatzera.

Bestalde, atzo, Estatu espainoleko Abokatutzak salaketa jarri zuen Bilboko Auzitegian asteburu honetan ospatuko diren Igorreko jaietan, Gillermo Marañon, Txiki, euskal preso politiko ohia pregoilari izan ez dadin. Horren ondotik, Bilboko epaitegiak behin-behinean bertan behera utzi du Marañon pregoilari izatea adosten zuen udal akordioa.

Elkartasun Eguna Arrasaten

Baina egoera hauez guztiez gaindi, asteburu honetan ere euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko hitzordua izango da Arrasaten. Hala, larunbatean, Elkartasun Eguna ospatuko dute bertan.

Goizetik hasiko da kale animazioa, egun osoko egitarauari segida emanez. Arratsaldean, esaterako, hemeretzi tabernatan musika emanaldiak izango dira, eta, iluntzean, kontzertuak Monterronen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo