BIARRITZ
Atabal aretoak euskara txertatu du eguneroko jardueretan
Biarritzeko Atabal kultur aretoak eta Euskararen Erakunde Publikoak hiru urterako hitzarmena sinatu zuten atzo. Itun honen bitartez euskararen erabilera sistematizatuko da aretoaren egunerokotasunean. EEPko presidentea de Max Brissonen arabera lehen urratsa besterik ez da hitzarmen hau «elebitasun erreala» atzemateko bidean. UEU kanpoko komunikazioan laguntzailea izanen du Atabalak.