Hainbat aldaketa egingo ditu Javi Lopezek Balaidosen
Natxo Garrok lekua izan dezake Vigoko hamaikakoan
Raul Llorentek jokatuko du ezker hegalean eta Celtan David Rodriguez da Eusebiok duen aurrelari bakarra
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Alavesek asteko entrenamendurik garrantzitsuenetakoa egin zuen atzo Mendizorrotzako futbol zelaian eta, bertan Javi Lopezek egindako probetan ikusi ahal izan zenez, Natxo Garrok leku bat izan dezake zelai erdian Balaidosen jokatu beharreko partida erabakigarrian, Oscar De Marcosen ordez. Huescari larunbatean 3-0 irabazi zion taldearekin alderatuta Lopezek egin dezakeen beste aldaketa askoz naturalagoa litzateke, dirudienez Raul Llorentek beteko baitu zigortuta dagoen Edu Albacarren lekua ezker hegalean.
Babazorroen entrenatzaileak landutako hamaikakoari erreparatuta, sistema aldaketa bat egon daiteke Balaidosen, Mendizorrotzan erabilitako 4-4-2 sistema 4-3-2-1 bihur baitaiteke, azkenaldian etxetik at jokatutako hainbat partidetan gertatu den bezala. Berrikuntza horren arabera, atzealdeko aldaketa bakarra aipatutako ezker hegalekoa litzateke, baina, zorionez, horixe da aurten taldea hobekien indartu den posizioa eta kataluniarraren hutsuneak ez luke arazo izan behar.
Emilio, aurrerago
Aldaketarik nabarmenenak zelai erdian etorriko lirateke, aurreko astean gola sartu zuen Natxo Garrok berriz ere hasieratik jokatzeko modua izango bailuke, Gaizka Garitanorekin euskarri bikoitza osatuz. Lesioak gorabehera, gasteiztarra denboraldi polita osatzen ari da, bai zelai erdian bai atzelari bezala jokatzea egokitu zaionean ere. Aurreko astearekin alderatuz, badirudi Javi Lopezek taldea atzera begira sendotu nahi duela, defentsan makalago aritzen den Oscar De Marcos ordezkoa izango dela baitirudi.
Berrikuntza horrekin, Emilio izango da bere posizioa aldatu beharko duen jokalaria, azken hamaikakoan euskarri gisa jokatu baitzuen. Eskema berrian punta erdi lanak egitea egokituko zaio Albacetekoari; hortaz, bere dohainetara hobe moldatzen den postu batean ariko da. Erasora begira berari egokituko zaio taldearen jokoa antolatzea eta horretarako behar-beharrezkoa izango du inguruan izango dituen hiru jokalariek, Igor Martinezek, Roberto Cuevasek eta Javi Guerrak, azken asteotan erakutsitako etengabeko mugimendu bizkorrak errepikatzea.
Hamaikakoa osatzeko askoz ere arazo gehiago izango ditu Eusebio Sacristan Celtako entrenatzaileak, lehia erabakigarri honetarako bere bi aurrelari titularrik gabe geratu baita. Dinei brasildarrak ezin du jokatu azken partidan txartel gorria ikusi zuelako Herculeseko jokalari bat baloirik gabe jotzeagatik eta denboraldian zehar bederatzi gol sartu dituen Ghilas marokoarra, aldiz, bere selekzioarekin da. Horiek horrela, David Rodriguez -aurtengo denboraldian sartu dituen hiru goletatik bi Mendizorrotzan egin zituen- eta harrobiko Jordi gaztea baino ez ditu entrenatzaileak jokatzeko moduan.
Alaveseko jarraitzaileek bikain erantzun diote taldeak egindako eskariari eta atzo arratsalderako bederatzi ziren Vigora joateko betetako autobusak. Orotara milatik gora jarraitzaile joango direla espero da.
Raúl Llorente espera poder aprovechar la «ansiedad que pueda tener el Celta por verse metido en una situación de evitar el descenso» a sólo tres jornadas del final, cuando no era una situación que pudieran haber imaginado. En opinión del lateral, el Celta «juega mejor fuera de casa que ante su afición, donde están más agarrotados», en función del fútbol desplegado en los últimos duelos en Balaídos.
El Alavés debe salir a disputar el partido «haciéndoles sentir nuestro aliento y la importancia de los puntos en juego», aprovechando la inercia positiva que les ha dado el último triunfo.J.O.
Según varias informaciones publicadas en Huelva, el actual entrenador del Deportivo Alavés, Javi López, es la principal alternativa que barajan en el Recreativo como sustituto de Alcaraz de cara al año que viene. No obstante, el catalán tiene contrato con el Glorioso si se salvan.
Martín Astudillo, que ya la temporada pasada perdió su coleta como promesa por conseguir la permanencia con Osasuna, ha prometido esta vez que paseará desnudo -por lo menos en calzoncillos- por las calles de Gasteiz en caso de que consigan la salvación.