GARA > Idatzia > > Kultura

Koko Taylor blues ahotsa betirako isildu da

Batzuk jaiotze data zortzi urte lehenago ere jartzen dioten arren, Tennesseko Menphisen jaio omen zen 1935eko irailaren 28an eta Illinoiseko Chicago hirian hil da 2009ko ekainaren 3an, gaixotasun arazo larriak izan ostean.

Cora Walton jaioa, txokolateari zion zaletasunak eman omen zion ezizena hamaika urterekin umezurtz gelditu zen Koko Taylorri, eta senarrak Taylor abizena.

Illinoiseko jaioterritik Chicagora 1952an aldatu eta gizonez jositako blues doinuetan nabarmentzen hasi zen Taylor 50eko hamarkadan. Gerora zazpi lan plazaratuko zituen, hainbat izen handiko Alligator Records etxean, eta Grammy bat irabaztera ere heldu zen, AEBetako musikari egindako ekarpena zela medio domina garrantzitsua jasotzeaz gain.

Azken agerpena Menphisen egin zuen iragan maiatzaren 7an, eta bere abesterik ezagunena, «Wang Dang Doodle», kantatu zuen.

Chicagoko bluesaren erregina deitua, Getxoko Blues jaialdian parte hartzekoa zen datorren ekainaren 13an, baina aste honetan bertan utzi zuten bertan behera emanaldia eri zelako -bere taldea ostera Getxon izango da-. Orain hiru urte Gasteizen jo zuen, dagoeneko gaixotasun arazo larriekin, eta orain gutxi hoberantz egin eta lan berri bat grabatu duen arren, betirako isildu zaigu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo