GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

ARGIA Joxemari Ostolaza

Arrastorik ez

Jon Anza. Naparra, Pertur eta Popo. Gezurra badirudi ere, oraindik hemen desagertu daiteke, desagerrarazi dezakete pertsona bat deus berezirik gertatu gabe. Ez dira gutxi bere inguruaz asperturik edo, bere kabuz alde egin izan dutenak, eta nahiz eta senideak eta lagunak argira ekarri haren falta, nekez itzultzen direnak. Jon Anzaren desagerpenean dauden zirkunstantziek, berez, berezia egiten dute asuntoa. ETAk bere militantetzat hartu du publikoki, poliziak berak lokalizatuta zeukala esan du, dirua soinean hitzordu batera zihoala aitortuz. Horrek guztiak egiten du Jonen desagertzea berezia. Bere inguru hurbilenetatik at, berriak ez du oihartzunik izan. Egunero gabiltzan lekuetan ez dugu komentario xumeena ere entzun, eta gaia atera dugularik, auskalotzea izan da ia beti sortu dugun erreakzioa. Adierazpen ia kontestatarioarena bilakatzen ari zaigun futbol zelaietan ere, ez dugu aipamenik ikusi hain builosoak diren peñen aldetik. Hedabide azkarrenek, beren isiltasunaz Jonen desagertzearen gainean desagerrarazte are mingarriagoa eragin dute, isolatze sozial zekenenari bide emanez. Aurki, inguru pribatuenetan ere ezingo dugu Jonena aldarrikatu, era guztietako poliziak eragotziko digu. Denbora lekuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo