GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

KAZETA.INFO Jon Garmendia 2009/6/9

Putxereitor eta RuGALcaba

(...) Badut biziki estimatzen dudan lagun amezketar bat, eta harekin tertulian aritzeko parada izaten dut usu (...), harro da bere sustraietaz eta baita bizikide duen jendarteaz ere; maiz Euskal Herriak Amezketaren oinarriak txertatu behar lituzkeela aipatu izan dit, han bai baitakite euskaldun izatearen balioaz ohartzen, ezkertiar izan eta bizitzen, baita elkarbizitzaren baloreak egunerokoan partekatzen ere, Amezketako auzolanaz, elkartasunaz eta abertzaletasunaz hitz egiten du lagunak arrapaladan, euskaraz beti. (...)

Gaur baina irudiak desagertu ote zaizkidan irudikapena daukat, hortxe nago Amezketako bozken emaitzei beha eta II-SP 0 bozka, 0 points!! ba ote? nire lagun honek bat-batean iritziz aldatu ote du ba? eta haren neskalagunak ere? eta herriko beste abertzale eta ezkertiarrek ere bai?

(...) baina ez, ez dira soilik Amezketan desagerrarazi, Soraluzen, Villabonan, Zumarragan, Usurbilen, Legazpin, Mañerun...antzeko kasuak gertatu omen dira, eta...hau Euskal Herrian gertatu bada, zer ez ote da gertatu Espainian?

Ai, ai, ai...putxereitor hemen da, horixe pentsatu dut. Pinochetek hala egiten zuen Txilen, putxerazo elektorala, eta Pinotxo RuGALcabak hala egiten du Espainian. Berak maneiatzen ditu barne ministeritzaren hariak, eskolak eta estoldak, eta denei kiratsa darie. Bera da Gal, AAA, BVE soldatapeko ultraeskuindar mertzenarioak ekinean zebiltzanetik politikaren lehen lerroetan dabilen agintari eta jauntxoa. (...)

Milaka boz ezkutatuak, milaka bozka txuri susmagarri, milaka baliogabetu gehiago...eta artean, bihotzen taupa betean maite dugun lagun bat desagerturik. RuGALcaba: Parnaso eta Olimpoaren bidean non desagerrarazi dituzue bozkak? Non desagerrarazi duzue Jon?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo