GARA > Idatzia > > Mundua

Krisiak ezegonkortasun politikoa eragingo du Afrikan, Annanen arabera

Afrikak gaur egun dituen aukerak eta erronkak aztertu dituzte egunotan Hegoafrikako Lurmutur Hirian egin den Munduko Foro Ekonomikoan. «Ezegonkortasun politikoa» iragarri du Kofi Annan NBEko idazkari ohiak. Nekazaritzak kontinentearen lehentasuna izan behar du.

p030_f01.jpg

GARA |

Egungo krisi ekonomikoak Afrika ere kaltetu du, baina ez beste kontinenteak bezainbeste. Hala ere, pobreziak berriz gora egin du kontinente horretan: orain urtebete baino hamasei milioi pertsona gehiago daude une honetan pobrezia egoeran, Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari ohiak Lurmutur Hirian egin den Afrikarako Munduko Foro Ekonomikoan esan duenez.

Annanek berak zuzentzen duen Afrikaren Garapenaren aldeko Aditu-Taldeak egin azken txostena aurkeztu zuen Ghanakoak Hegoafrikan. Lanaren arabera, Afrikak ezin dio bakarrik aurre egin egungo krisiari. Erantzun egokia emateko, «elkarte sendoak» eratu behar dituzte estatuek. Krisiak Afrika beste lekuak baino gutxiago kaltetu badu ere, agerian utzi du kontinentearen egoera oso hauskorra dela, eta azken urteotan egin diren aurrerapausoak ezerezean gera daitezke. Datu makroekonomikoek arrazoia ematen diote Annani: aurten %1eko hazkunde ekonomikoa izango du kontinenteak, iaz %6koa izan ondoren. «Lehengaiak esportatzen dituzten herrialdeak dira krisiak gehien kaltetutakoak», esan zuen Kofi Annanek.

Langabeziak eta gizarte-desberdintasunek gora egin dute Afrikan krisiaren eraginez. «Datu horiek eta beste batzuek iragartzen digute gizarteak sekulako tentsioa jasan beharko duela, ezegonkortasun politikoa areagotu egingo dela, eta horrela eguneroko ogia eta bizia bera ere arriskuan egongo dira», Annanen iritziz.

Graça Machel Aditu-Taldeko kideak gaineratu du Afrika bere burua (900 milioi pertsona) elikatzeko adina janari ekoizteko gauza dela, eta afrikar guztiak elikatu eta gero, esportatzeko ere geratuko litzaiokeela. Berrogeita hamar herrialdetako zortziehunen bat enpresarik eta politikarik esku hartu dute Foro Ekonomikoan.

Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak inauguratu zuen Foro Ekonomikoaren hemeretzigarren ekitaldia, iragan asteazkenean. Orduan adierazi zuenez, «krisiak gosea, pobrezia eta umeen hilkortasuna handitzea eragingo ditu».

Hala ere, estatuburu anfitrioiak aurrera egiteko aukerak ere ikusten ditu, batez ere «krisiak agerian utzi duelako munduko finantza sistemak erabateko aldaketa behar duela». Afrikatik lan bila joandakoak itzultzearen aldekoa da Zuma.

«Élites ricas y una corrupta minoría»

«Élites ricas y poderosas que controlan la economía mundial y que buscan abrirla más, y que operan en colaboración con una diminuta minoría» corrupta, dominaron el 19º Foro Económico Mundial sobre África. Ésa es, al menos, la impresión de Bongani Masuka, secretario internacional del Congreso de Sindicatos de Sudáfrica, la federación sindical más grande de este país y aliada del gobernante Congreso Nacional Africano.

«No trataron el desarrollo, ni los intereses de los pobres, y ciertamente no los modelos sostenibles de desarrollo humano, ni el ambiente, ni la sociedad en general», dijo Masuka a los periodistas. Bajo el lema «Las implicaciones de la crisis económica mundial para África», la agenda del Foro dejaba fuera varias cuestiones de peso, en especial los perjuicios que depara el «capitalismo neoliberal» a la población africana. «El desarrollo de África y de otras regiones debería estar libre de las cadenas de la arquitectura financiera mundial del neoliberalismo, tal como la pautan el Fondo Monetario Internacional, el Banco Mundial y la Organización Mundial del Comercio. El mundo no debería utilizarse solamente para hacer dinero», agregó Masuka. GARA

Hazkundea

Afrikak %6ko hazkunde ekonomikoa izan zuen 2008an, eta %1ekoa izango du aurten, egungo aurreikuspenak betez gero. Pobrezian dauden afrikarren kopuruak gora egin du: hamasei milioi pertsona gehiago aurten iaz baino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo