GARA > Idatzia > > Kultura

BALANTZEA

10.000 entzuletik gora izan ditu Getxoko Blues Jaialdiak

Erromoko Santa Eugenia plaza musikazalez bete zen joan den asteburuan. Ostiralean, Belceblues talde gipuzkoarrak eta Lonnie Brooks beteranoak 3.000 pertsona bildu zituzten. Jardunaldi jendetsuena larunbata izan zen. Mike Hammer & The Taxi Driversek ireki zuten gaua, eta ondoren Koko Taylor zenari omenaldi beroa eskaintzeko 5.000 zale inguru bertaratu ziren. Azken kontzertua, Johnny Marrs harmonika jotzaileak eskaini zuen igandean, 2.000 entzuleren aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo