MUSIKA
Garikoitz Mendizabal txistulariaren lehen diskoa
«Sosegua» da Garikoitz Mendizabal zestoarraren lehenengo bakarkako lana. Bertan, txistuaren gaitasuna erakutsi nahi izan du, batez ere, euskal folkloretik eta jai egunetatik kanpo, piano eta trikitiarekin uztartuz. Laneko doinuak Josu Elberdin, Xanti Ibarretxe, Iñaki Zabala eta Kepa Junkera musikariek sortu dituzte. Gaur arratsaldean, 19.30ean, Donostiako Kursaaleko erakusketa aretoan aurkeztuko du.