EHE
Oiartzungo kirol elkarteak hizkuntz eskubideak urratu dituela salatu dute
Oiartzun kirol elkarteak zozketa baterako txartelak gaztelera hutsez atera zituen duela gutxi. Horrek herritarrak asaldatu eta Euskal Herrian Euskaraz elkartearen salaketa eragin du. EHEren arabera, «Oiartzungo kirol elkarteak ez du begirunerik erakutsi euskaldunoi dagozkigun hizkuntz eskubideen errespetuari dagokionean». Aldi berean, euskararen defentsarako kolektibotik kirol elkarteak belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa bultzatzeko ardura berezia duela nabarmendu dute, herrian elkarte garrantzitsua baita.