GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Breschel daniarrak irabazi du, esprint estu-estuan

Orbea taldeko Jonathan Castroviejok bigarren tokia lortu zuen atzo amaituriko Montañes Zirkuituan.

p036_f01_148x116.jpg

GARA | DONOSTIA

Helmugako azken metroetan bidea bat-batean ia guztiz itxi bazitzaion ere, Matti Breschel (Saxo Bank) daniarrak oztopo guztiak gainditu eta iheskideei esprintean aurre hartuta irabazi zuen Suitzako Itzuliko laugarren etapa. Bigarren, Astana taldeko Maxim Iglinskiy izan zen eta, hirugarren, Tadej Valjavec (Ag2r); azken hori da, lau segundoko gainsariari esker, probako lider berria.

Iglinskiyk hasi zuen esprinta helmugarako metro gutxi falta zirela. Hasieratik aurretik ipini zen Astana taldekoa, baina azken metroetan Breschelek aurrea hartu zion ezustean eta garaipena lortu ahal izan zuen oso tarte txikiarekin.

Eguneko ihesaldian 26 txirrindularik hartu zuten parte. Etapak baina bi mendate zituen eta, bigarrenean, ihesaldiko taldea bederatzi txirrindularirekin geratu zen; horiek heldu ziren amaierara ihes eginda. Gaurko etapak 202 kilometro izango ditu Stafa eta Serfaus artean.

Montañes Zirkuitua

Orbea taldeko Jonathan Castroviejo txirrindulariak atzo amaitutako Montañes Zirkuituko bigarren postua lortu du, Tejav Van Garderen Rabobank taldeko estatubatuarraren atzetik. Potesen hasi eta Santanderren amaituriko atzoko etapa Camargo Ferroatlantica taldeko Vicente Grauk irabazi zuen esprintean.

Entreno conjunto del Euskaltel el viernes

El Euskaltel-Euskadi ha programado para el próximo viernes un entrenamiento conjunto con el bloque del que saldrá el «nueve» que disputará el próximo Tour con el objetivo de «optimizar la puesta a punto» de los corredores que vayan a tomar parte en la ronda gala.

De entre los candidatos únicamente faltarán a la sesión, que comenzará a las 10.00 en el aula pedagógica que la Fundación Euskadi dispone en Derio, el velocista Koldo Fernández de Larrea y Juanjo Oroz, que esta semana han estado disputando la Vuelta a Suiza.

El grupo estará encabezado por Mikel Astarloza e Igor Antón, las dos principales bazas del Euskaltel para la clasificación general y las etapas de montaña, y, previsiblemente, por Rubén Pérez, Alan Pérez, Egoi Martínez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Iñaki Isasi e Iñigo Landaluze.

Todo apunta a que el director deportivo, Igor González de Galdeano, descartará a dos de estos últimos siete hombres para completar junto a Astarloza, Antón, Larrea y Oroz el equipo que disputará la «Grande Boucle».GARA

vinokourov

Alexander Vinokourov Astanako txirrindulari oiha uztailaren 24tik aurrera itzuli ahal izango da lasterketetara, atzo TASek iragarri zuenez. Kazajistango kirolariak 2007ko Tourrean eman zuen positibo odol transfusio bategatik, eta, ondorioz, bi urte eman ditu zigortuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo