GARA > Idatzia > > Ekonomia

Kanpaina hasi da

Arrantzaleak hegaluze eta hegalabur guztia identifikatzen saiatuko dira

Hasi berri den kanpainan euskal kofradietako arrantzaleek konpromisoa hartu dute ahalik eta arrain gehiena Eusko Label bereizgarriarekin identifikatzeko. Beharrezkoa ikusten den neurria da hau, atzo adierazi zutenez, batez ere, gero eta hegaluze gehiago sartzen delako kanpotik, eta konpetentzia horren aurrean produktuaren jatorria eta kalitatea bermatu nahi da. Hegaluze eta hegalaburraren kanpainak erabateko garrantzia dauka euskal arrantzaleen biziraupenerako, kontuan hartuta aurten ere antxoarik ezin izan dutela arrantzatu, eta berdelaren kanpaina kantitate aldetik ona izan bada ere, prezio merkean saldu dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo