GARA > Idatzia > > Ekonomia

Arriaga plazan

EHNEk merkatu gardena egingo du bihar, esne ekoizleen egoera salatzeko

EHNEk merkatu gardena egingo du bihar, 11.30etik aurrera, Bilboko Arriaga plazan, elikagai industriek -bereziki esnearena- eta banaketa kateek inposatzen dituzten «gehiegikeriak» salatzeko. Izan ere, horien bitartez esne ekoizleei ordaintzen zaiena produkzio kostuak baino gutxiago da. Ekimen honekin, «merkatuen gardentasuna bermatzeko, enpresen gehiegikeriak eta iruzurrak bertan behera geratzeko eta ekoizle zein kontsumitzaileentzako salneurri duin eta egokiak» eskatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo