GARA > Idatzia > > Euskal Herria

HONDAKINAK

Bil ta Garbi adostasunerako bidean, Baionako tratamendu zentroaren aferan

Ipar Euskal Herriko hondakinen tratamendurako Baionan eraikitzekoa den balorizazio zentroak auzokoen artean nahasmen handia eragin du. Ezinegon horri erantzuteko hondakinen kudeaketaz arduratzen den Bil ta Garbi sindikatuak adostasuna lortzeko bidea egin zuen otsailaren 23tik martxoaren 31ra. Hitzarmenerako elkarrizketa horietatik ateratako gomendio eta esanak bildu ditu liburuxka batean. Zaborren tratamendurako zentro honetan metanizazioa izango da erabiliko den metodoetako bat, eta horrek ondorio izan ditzakeen usain txarrek kezka sortu du herritarren artean. Bil ta Garbik kezka horiek funtsik gabeak direla adierazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo