GARA > Idatzia > > Kultura

«Hirekin mundura» izango da Zurriolako ikastolako Kilometroak jaiaren kanta

GARA | DONOSTIA

«Hirekin mundura» da datorren urriaren 4an Zurriola ikastolak Donostian antolatuko duen Gipuzkoako Ikastolen jai handiaren, Kilometroak 2009ren, leloa, eta, berak adierazten duen bezala, jai honen inguruan guztiak bilduko dituen ekitaldiak antolatu nahi dituzte. Lelo horretan oinarriturik eta, betiere, euskara eta Kilometroak sustatu nahian, Xabier Elortza izan da kantaren letra prestatu duena: «Udazkena Donostian /Zurriolaren ertzean / Kilometro jai-giroa / Etorkizuna hurrean / Ilusioa piztu zait / Ikusi zaitudanean / Mundura egin nahi nuke / Zurekin aldamenean (...) Gure leihoa / Mundua da / Gure bidea / Euskara da / Gure gogoa / Elkarlana /Kilometroak».

Kantaren doinua ikastolako ikasle ohi batzuek osatutako taldeak sortu du, Xikinkei taldeak, hain zuzen, eta ekoizpen-lanetan Doctor Master estudioko Estanis Elorza eta Eñaut Gaztañaga ibili dira. Kanta Elkar-eko estudioetan grabatu zuen eta soinu-teknikaria Victor Sanchez izan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo