Euskal Herria Zuzenean amaigabeko sorpresaz beterik da aurtengoan
GARA | HELETA
Euskal Herriko musika jaialdirik hurbilekoena hasteko astebete baino falta ez den honetan, sorpresaz sorpresa dabil antolakuntza. Orain gutxi Manu Chao musikariaren parte-hartzea iragarri zuten ostiralerako, eta Fermin Muguruzak palestinar musikariekin gauzatu filmaren proiekzioa, eta orain azken ezustekoa jaso dugu, honakoan jaialdiari igandean bukaera emango dion disko jartzaile ezagunaren izenarekin.
Izan ere, Pik-Nita Tonton Moustic DJ lanetan arituko da EHZren hamalaugarren edizioko itxieran.
Jules-Edouard Moustic, aski ezaguna da Ipar Euskal Herrian, Canal+ telebista katean «Groland» saio ezaguneko aurkezlea baita. Musikazale amorratu, funk, soul eta rock erritmoekin dantzan jarriko ditu pentzeak, asko Kuxkuxtuk alaitutako zikiro-jatean diren bitartean (Zikiro-jaterako txartelak hartzeko, deitu Bixenteri, (0033) 674 51 89 60 telefonora).