GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Ekialde ertainako egoera

Atentatu uholdearen gainetik, Obamak tropak aterako ditu Iraketik

p004_f01_148x108.jpg

GARA | WASHINGTON

AEBetako tropak heldu den astearterako Iraketik kanporatzeko asmoa ez du aldatuko Barack Obama presidenteak, nahiz eta herrialde arabiarrean 150 hildako izan dira azken astean jazotako atentatuetan, Etxe Zuriak atzo nabarmendu zuenez. 2008ko azaroan horretarako akordio bat sinatu zuten Bagdad eta Washingtonek. Azken erasoan, gutxienez 62 pertsona hil ziren, asteazken gauean, Bagdadek Medina al-Sadr auzo xiitako azoka batean moto-bonba batekin buruturiko atentatuan.

Etxe Zuriko eledun Robert Gibbsek esan zuenez, AEBek Iraken duten tropen buruak, Ray Odierno jeneralak, egutegia errespetatuko dutela adierazi dio Obamari.

«Presidenteak bilerak izan ditu eta bertan aurrerapen politikoak egiten jarraitzen dugula konfirmatu diotela badakit», esan zuen Gibbsek.

«Odierno jeneralak aurkeztu dituen txostenen arabera, indarkeria biziki murriztu da azken hilabeteotan. Eta espero denez, hemendik aurrera beste aurrerapauso batzuk emango dira», gaineratu zuen Gibbsek.

Izan diren azken atentatuak direla-eta Obamak tropak erretiratzeko zalantzarik izan duen galdetu ziotenean, ezezko borobilarekin erantzun zuen Gibbsek.

Afganistanerako bidean

Bagdadekin sinaturiko akordioaren arabera, 2011. urterako AEBetako tropa guztiek Iraketik alde egin beharko dute. Astearterako hiri nagusietatik joan beharko dira.

Iraketik alde egin behar duten tropak Afganistanera bidaltzea da Obamaren asmoa, herrialde hori bilakatu baita AEBetako kanpo-politikaren helburu nagusi berria.

Washingtondik lasaitasunerako mezu bat zabaltzen saiatu baziren ere, errealitatea tematsua da, eta atzo ere atentatuak izan ziren Bagdaden.

Horrela, bederatzi soldadu estatubatuar zaurituak izan ziren atzo goizean izan ziren bonbekin egindako bi atentatuekin, AEBetako Armadak jakitera eman zuenez.

Komunikatu batean azaltzen dutenez, «koalizioaren indarren patruila bat bi bonben jomuga bilakatu da Rusafa eskualdean, Bagdadetik ekialdera. Koalizioko bederatzi bat kide zaurituak izan dira eta ibilgailu batek kalteak jasan ditu».

Irakeko Barne Ministerioko iturri baten arabera, erasoak Txaab estadiotik gertu izan ziren.

Beste bi hildako

Honez gain, beste bi pertsona hil ziren, eta beste zortzi zaurituak izan ziren, Bagdaden gertatutako beste atentatu batean, Irakeko Barne eta Defentsa Ministerioko iturriek jakitera eman zutenez. Lehergailua Bayaa auzo xiitako autobus geltoki batean ipini zuten.

Ekainean 200 hildako baino gehiago izan dira Iraken, atentatuen ondorioz. Kirkuken eta Bagdadeko Medina al-Sadr auzo xiitan izan dira eraso odoltsuenak. Horietako bakoitzean 70 hildakotik gora izan dira.

Segurtasun falta salatzeko ehunka irakiar mobilizatu ziren atzo Medina al-Sadreko azokaren inguruan.

«Irakeko segurtasun indarrek ez dute eskarmentu nahikorik eta ez dituzte ibilgailuak arakatzen kontroletan. Gauzak ongi egiteko gai direla frogatu behar diote jendeari», esan zion Reuters agentziari 33 urteko Mustafa Husain dendariak.

Tras la movilización, Irán asiste al pulso político

Tras el fin de las manifestaciones callejeras en Teherán, el pulso político se mantiene en las estructuras de poder de la República Islámica de Irán. Así, la prensa informó que el presidente reelegido, Mahmud Ahmadineyad, y el ex presidente Ali Akbar Hashemi Rafsanyani, a quien se considera el principal respaldo del derrotado candidato Mir-Hussein Musavi, se reunieron el miércoles con la Comisión de Seguridad Nacional del Parlamento para buscar una salida a la mayor protesta antigubernamental registrada en Irán desde el triunfo de la Revolución Islámica en 1979.

«Los parlamentarios le pidieron al ayatollah Rafsanyani que ayude a resolver los problemas. Esperamos ahora las medidas prácticas para que esta situación concluya de una vez», dijo el presidente de la Comisión de Seguridad Nacional, Ala Edin Borujerdi.

Ahmadineyad, por su parte, instó a su homólogo estadounidense, Barack Obama, a «dejar la injerencia en los asuntos internos iraníes», mientras que Musavi denunció que está siendo presionado para que retire las denuncias por irregularidades en las elecciones.

La crisis iraní centró la reunión de ministros de Exteriores del G8 que se celebró ayer en Trieste (Italia).

Por otra parte, la emisora Press TV informó de que ocho miembros de la milicia Basidj, uno de los principales apoyos de Ahmadineyad, han muerto en los enfrentamientos derivados de las movilizaciones callejeros. En total, según fuentes oficiales, serían 20 los muertos en estos disturbios.GARA

jaieguna

Atentatuak nonahi gertatzen diren bitartean, Irakeko Gobernuak jaieguna izendatu du ekainaren 30a AEBetako tropak alde egingo dutela ospatzeko, atzo Ali al-Dabagh eledunak adierazi zuenez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo