GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Interruptuseko kideak oholtzetara indarberrituta itzuliko dira, Patata Tropikala taldea bilakatuta

Interruptus taldeak 2006. urtean utzi zituen agertokiak, Bartzelona aldean antzerkian sakontzeko. Gaur itzulerako lana eskainiko dute Pasai San Pedron, haurrei zuzendutako «Baso Sorgindua» antzezlana.

GARA | GASTEIZ

Hiru urteko etenaldiaren ondoren, Interruptus taldeko kideak berriz ere taula gainean ikusteko aukera izango dugu. Izen berri batekin eta indarberrituta datoz oraingoan. Gaur arratsaldean, 19.30etan, Pasai San Pedroko frontoian Patata Tropikalak bere burua aurkeztuko du. Haurrei zuzendutako lan batekin izango dira, «Baso Sorgindua». Horretarako, 2004an idatzitako «La Buena Suerte» liburua moldatu dute, hiru milioi irakurle eta 38 hizkuntzatara itzulia izan dena. Taldeko kideek azaldu dutenaren arabera, lan honen bidez «baloreak» erakusten dituzte, hala nola, jakinduria, ausardia, umiltasuna, natura eta gizakien arteko errespetua. Horretarako, antzerkia, musika eta txotxongiloak erabiliz, Ninoren istorioa kontatzen dute: igelak musukatzen ematen du egun osoa Ninok, Morgana erregina maltzurrak egindako lanari buelta eman ahal izateko.

Interruptusen ibilbidea 1994an hasi zen, baina izen aldaketa honekin «garai berrietara egokitzeko» asmoa dute taldekoak eta Bartzelonatik Euskal Herrira itzultzekoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo