GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Lezoko Orratx! Taldeak emanaldi berezi batekin ospatuko du bere 10. urteurrena

Lezoko Orratx! Antzerki taldeak bihar 10. urtemuga ospatuko du eta hori dela-eta emanaldi berezi bat antolatu dute. Aukeratu duten lekua Markesaneko Lorategia da eta bertan 22.30etik aurrera kafe antzoki bat jartzea bururatu zaie. Jaialdiak dirauen bitartean, mahaiak egongo dira -«bere kandela eta guzti»- eta edaritegi txiki bat. Emanaldian parte hartzaile ugari izango dira, esate baterako, Lezoko Musika Eskola, Murixka Dantza Taldea, Tip Tap Klake taldea eta bertsolariak. Orratx! taldeko partaideek, bere aldetik, beren esketxak eta ibilbidea erakutsiko dutela iragarri dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo