ANTZERKIA
Euskal antzerkigintza: hausnarketa eta jairako egunak «Eztena» jardunaldietan
Mikelazulo Kultur Elkarteak «Eztena» izeneko antzerki jardunaldiak antolatu ditu, euskal antzerkigileen arteko elkargune bat osatzeko asmoarekin. Mota guztietako ekitaldiak izango dira, hitzaldi, testuen irakurketak, eta nola ez, antzezkia ere bai. Gaur, adibidez, eguerdian herriko erdigunean Gilkitxaro, Lakrikun edo Labea bezalako taldeen eskutik, «Pertsonaiak kalean» izango da ikusgai. Jardunaldiak igandean bukatuko dira hitzaldi batekin eta Iosu Florentinok Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako «Zaramalogia» pieza laburrarekin.