JAIAK
Zapato azule: jaia, Euskadiko Kamiseta Lehiaketa eta mahoizko alkandorak
Sanjuanak jaun eta jabe direnean, Ondarroan hitzordu berezia dute ekaineko azken larunbatean, Zapato Azule jaia ospatzen baita. Radixu Irratiak antolatuta, goizean goizetik hasten dira ekitaldiak, aspaldian ohiko bihurtu den «Dinamartxa» bizikleta martxarekin. Dina Bilbao herriko kirolaria zenaren omenez egiten den proba Tolosan hasiko da 9.00etan eta 14.15 inguruan helduko da herrira. Egunean zehar kamiseta azoka egongo da zabalik eta Euskadiko Kamiseta Lehiaketa egingo da. Dena dela, egun honetako ezaugarririk nabarmenena da jende guztia mahoizko alkandorekin jantzita izango dela, arrantzaleen erara. Jai giroa nagusi.