GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Angela Campo, Sonia Mendez, Leire Lopez eta Mikel Makaia Nafarroako Gazte Kontseiluko langileak

Euskara ekonomizatzen

Jada sei hilabete baino gehiago pasatu dira David Chivite Perez Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakari berriak bere kargua hartu zuenetik, eta Kontseiluan gauzak asko aldatu direla esan dezakegu. Gaur euskararen gaiaz bakarrik hitz egin nahiko genuke.

Urte asko pasatu dira Nafarroako Gazte Kontseiluak bere komunikazio guztia, barrukoa zein kanpokoa, elebiduna izatea erabaki zuenetik, hau da, gaztelaniaz eta euskaraz ematea, horrela Nafarroako gazte guztien hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Bada, orain, hori aldatu egin da lehendakari berriarekin. Barne komunikazioa gaztelania hutsean izatera behartzen gaituzte eta, horrez gain, Administrazio Publikora bidalitako guztia ere gaztelania hutsean egotea inposatzen digute. Zergatik orain aldaketa hau hizkuntza politikan?

Denok dakigu urte hauetan Nafarroako Gobernuak Kontseilua ekonomikoki ito duela. Aurten, eta bat-batean, Nafarroako Gobernuak Kontseiluari emandako diru laguntza 45.000 eurora igo du. Zergatik? Adostutako baldintzetako bat Nafarroako bi hizkuntza ofizialetatik bat marjinatzea izango al zen? Edo beharbada Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakaria beldur da Nafarroako Gobernua ez ote den haserretuko eta jasotako diru laguntza gehigarria kenduko ote duen? Hau al da saldu ziguten lehendakari plurala?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo