GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

AEBen eta Errusiaren arteko tentsioa diskurtso berriak ordeztu du; oraingoz, diskurtsoa baino ez

Barack Obama AEBetako presidenteak, atzo Moskuko Ekonomia Eskola Berrian egindako diskurtsoan, bere estiloaren ildoari eutsi zion, iragan ekainean Kairon egindakoaren ildo berari, alegia. Errusia «indartsu, baketsu eta oparo» batekiko lankidetza proposatu zuen atzo, eta Errusian bertan egindako irakurketek ere nabarmendu zuten estilo berri hori. Hala ere, herenegun izenpetutako arma nuklearrak gutxitzeko akordioa -bestalde, akordio irekia, eta bi aldeen gogokoa izateko, asko falta duena- alde batera utzita, ez diete heldu funtsezko arazoei, zeinek bere erara aipatu egin badituzte ere. Obamak bi herrialdeen interesak aipatzen dituenean, bere interesez ari da, Iranen eta Ipar Korearen auziez, esate baterako, eta misilen aurkako ezkutua bereiztu egiten du beste negoziaketetatik, Errusiak guztiz bestela ikusten duela ondo dakien arren; edo herenegun egin zuen bezala, bestelako azalpena ematen du, ezkutua Errusiaren kontra baino Iranen eta Ipar Korearen «mehatxuaren» kontrakoa litzatekeela esanda. Horrek ez du esan nahi ez litekeela aurrerapena izan, baina oraingoz, funtsezko kontuei dagokienez, ez da halakorik sumatu diskurtsotik harago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo