GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Akatsak daudela onartuta, Atxondon ez dituzte AHTrako lurren desjabetze aktak sinatu

GARA |

Atxondoko Udalean AHT eraikitzeko lurren desjabetze akten sinatzea bertan behera geratu zen atzo. Izan ere, Adif-ek eta Gobernu espainoleko ordezkaritzak, aurretiaz Udalak eta AHT gelditu! Elkarlanak salatu zuen bezala, prozeduran formazko akatsak zeudela onartu zuten.

Aldizkari Ofizialean lurren desjabetzerako deialdia argitaratu zenetik, beharrezkoa den epea ez dela errespetatu eta aurkeztutako alegazioek erantzunik ez dutela jaso azaldu zuten Elkarlaneko kideek. Orotara gainera, 159 herritarrek, hainbat lur jabek eta Atxondoko Udalak berak ere alegazioak aurkeztu dituztela eman zuten aditzera.

Atxondon gertatutakoak AHTren kontra herritarrek eta, bereziki, Udalek «zeresan handia dutela» frogatzen du, AHT Gelditu!-ren hitzetan, eta, hortaz, proiektu honen aurka protesta egitera dei egin zien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo