GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

sokatira

600ekoa amaitu aurretik abiatuko da 580koa

J.L. | DONOSTIA

Erandion, San Kristobal auzoan, abiatuko da 580 kiloko lehiaketa. Hau izango da aurtengo denboraldiko azkeneko pisua, nahiz eta hau amaitu aurretik, datorren asteburuan, 600ekoari eman beharko dioten amaiera.

Goiherri A, Goiherri B, Mutriku, Gaztedi eta Getxo lehiatuko dira nor baino nor. Goiherri etxean arituko da, eta beraiek izango dira faborito. Jadanik 680ko eta 640ko txapelak lortuta dituzte, eta 600ekoa ere ia poltsikoan dute. Beraien helburua lau pisuetan garaile ateratzea da, eta oraingoz hori lortuko duten itxura guztia dute.

Harri-zulatzen, Euskal Herriko Ligako jardunaldi berri bat jokatuko da bihar 13.00etatik aurrera Barakaldon. Ligako talde guztiak aurrez aurre izango dira aurreko jardunaldietan bezalaxe. Txorierri da oraingoz indartsuena, baina azkeneko jardunaldietan Trapagaran estutzen ari zaio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo