GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

JOKOAK finalak

Iriarte, Aioroa, Ariztegi eta Petrirena ere, txapelak janzteko moduan izan dira

p034_f02_9658.jpg

J.L. | IRUÑEA

Aizkoraz gain, beste lau final ere jokatu dira asteburu honetan Iruñeko Foruen enparantzan. Hala ere, iragarrita zegoena baino bat gutxiago jokatu zen, mutilen txingako finala ezin izan baita egin, bi partaide besterik ez zirelako bertan.

Hiru behar dira lehiaketa bat jokatzeko, eta baziren hiru izena emanda, baina Sukuntzak min hartu zuen, eta ezin izan zuen parte hartu, eta hala, lehiaketarik ere ezin izan zen jokatu.

Txingan, mutilena jokatzerik ez zen izan; bai ordea, neskena. 25 kiloko txingak esku bakoitzean hartuta lehiatu ziren, eta Iriarte izan zen onena, 16 plaza egin ostean.

Ingudean bai mutilen eta bai nesken finalak jokatu ziren. Mutiletan, 18 kilotako ingudea erabili behar izan zuten minutu eta erdian, eta Aioroak irabazi zuen 92 jasoaldi eginda.

Nesketan ere herri berekoak, Iturengoak, alegia, jantzi zuen txapela. Maika Ariztegi izan zen onena. Bera aizkoran ere aritzen da, baita korrika ere, lokotxak biltzen ere bai, eta ingudearekin ere bai, eta herrialdeko onena bihurtu zen. 9 kilotako ingudea erabili zuten emakumezkoek, eta minutu eta erdian 82 jasoaldi egin zituen, eta horrek garaipena lortzeko balio izan zion.

Orga jokoan, atzo Joseba Petrirenak lortu zuen txapela, iaz lortutakoari eutsiz. Gurdia besoetan hartu eta 6 itzuli eta 11,16 metro egin zituen, eta horrek garaipena erdiesteko balio izan zion Berako kirolariari, bigarren urtez jarraian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo