Begoña Ablanedo eta Mª Carmen Agirre (*) Hezitzaileak
SOS: kalitatezko hezkuntza guztiontzat
Oraindik asko falta bazaigu ere, bidea eraikitzen ari gara. Lizarratik Arbizura arteko bidean egindako urratsak ez dira alferrik emanak
Segidan, Nafarroako hezkuntza arloa bizitzen ari den egoeraren berri eman nahi genuke. Hezkuntza Departamentuak baliabide materialak eta giza baliabideak eskaintzen dituen zentro baten (CREENA) laguntza izaten du, honek, ikastetxeei behar bereziak dituzten haurrekin laguntzen die. Zentro hau berrantolatua izango da eta CRENA izatera pasako da.
Alderaketa bat egitekotan; ikastetxeetako irakasleria eta orientatzaileak etxeko medikuak izango ginateke eta CREENAko profesionalak aldiz, mediku espezialistak. Hau argi eta oinarritzat izanik, CRENAko antolaketa berriak etxeko medikuak espezialista guztien betebeharrak bere gain hartu behar izatea dakar.
Hori dela eta, honako hau azaldu nahi genuke:
Lehenik eta behin, positibotzat hartzen dugula jarduera beste ikasle profiletako ikasleengana zabaltzea.
Hala ere, zalantza handiak sortzen zaizkigu:
Prozesua gertatu den moduari dagokionez, CREENAk eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileei ez zaie inolako kontsultarik egin. (ikastetxe, familia, ikasleria...).
Honekin jarraituz, ebaluazioa Hezkuntzatik planteatua izan bada, iradokizunetara irekita egongo zen, beste proposamenetarako aukerak ireki behar zirela iruditzen zaigu, hala nola CREENA bertako profesionalei, horiek lehen eskutik ezagutzen baitute bertako funtzionamendua.
Zentzu berean, egoeraren berri emateko modua ez zaigu batere egokia iruditu, informazioa gaizki bideratua izan da gure aburuz, izan ere, honen informazio bide prentsa idatzia izan da eta bertan sortutako ustekabeko foroak. Honek, informazioa, erantzunak eta iritziak komunikabideetatik modu urratuan jasotzea ekarri du.
Horregatik, trikimailu bat izan daitekeen itxura osoa du, zerbitzu honetara ahalik eta gutxien jotzeko trikimailua, modu honetara Hezkuntza Saileko murrizketak justifikatzeko.
Honegatik guztiagatik, ondoren azaltzen ditugun arrazoiengatik, oso arduratuta gaude:
Modulu espezifikoen desagertzeagatik. Kasu ezberdinen aukera egun oso zabala da eta etorkizunean izaten jarraituko du. Hori dela eta, oso zaila da kasu guztiez arduratzea eta guztietara iristea espezializazio teoriko nahiz praktiko bat oinarri izan gabe.
Gainera, Hezkuntza profesionalek CREENAra jotzen dute hain zuzen ere espezializazio honen bila. Moduluen ezabatzearekin, orain nora jo behar ote du ikastetxe bateko orientatzaileak aholku bila? CRENAn ziur asko bere egoera berean aurkitzen den beste orientatzaile bat aurkituko duela kontuan izanik?
Perez-Nievas-en iritziaren aurrean esan nahi genuke, gure ustean, espezializazioa ez doala inondik inora ere aniztasunaren aurka. Aniztasunarekiko harrera, laguntza indibidualizatu moduan defendatzen dugu (ez bakarkakoa).
Baliabide guztien zentralizazioa Iruñea eta eskualdera (CREENA Tuteraren ezabatzea) ere oso kezkagarria iruditzen zaigu. Zentralizazio honek ikastetxeak aukeratzeko askatasuna mugatzen du eta modu berean banakako tratamendu indibidualizatuan atzerapauso handia delakoan gaude. Ondorioz, hobekuntza bideak, justu ekin denaren aurkakoa izan beharko luke.
CRENAren proposamena esku artean izanik, hezkuntza aniztasunaren arreta neurrien zati handia neurri antolatzaileetan mugatuko da, ikastetxeetan bertan hartuko direnak inolako aholkularitza egokirik gabe.
Fisioterapeutak osasungintzaren menpe izatera pasatzeak beraien lan profesionala asistentziazko ekintza soil izatea ekarriko du, egungo kutsu pedagogikoa galduz. Oraindik zaintzaileekin zer gertatuko den ez dakigu.
Amaitzeko, giza baliabideen gehitzeaz hitz egiten da, baina, gure ustez, birkokapen eta murrizketa baten aurrean gaude.
Azken batean, geure galdera hau da: zertarako aldatu hain ongi funtzionatzen duen zerbitzua?
(*) Begoña Ablanedo eta Mª Carmen Agirrez gain, Ana Cuñado, Marivi Ferro, Saioa Iturrioz eta Edu Sernak ere sinatzen dute artikulua.