Hendaiako gaztetxe okupatuaren jabea gaur bertaratuko da
Idoia ERASO|
Hendaiako Lilen karrikako gaztetxea duela aste eta erdi okupatu zuen gazte asanbladak. Okupazioan delitu penalik egon ez zenez, Herriko Etxeak administrazio gestioak abiarazi ditu. Eraikinaren jabearekin hitz egitea lortu du Udalak eta honek Hendaiara hurbilduko dela adierazi du. Azken berrien arabera, jabeak gaur egingo du asanbladak okupatu duen eraikinera bisita.
Gaurko beste egitasmo batzuk ere bazituzten aurreikusita gaztetxeko gazteek, horien artean, auzoko biztanleekin bazkaria antolatua dute. Auzokideen artean beraien burua ezagutzera eman nahi du asanbladak, haiei auziaren nondik norakoak jakinarazteko. Eraikinaren jabearen bisitak aurreikusitakoa aldatuko duen ikusiko da gaur.