GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Adimen urritasunaren inguruko argazkiak erakusgai

I. E. |

Gizarteari adimen urritasuna duten pertsonak besteak bezalakoak direla ohartarazteko erakusketa jarri dute abian Lapurdiko EVAH eta Gipuzkoako Atzegi elkarteek, Begiradak elkartearen laguntzarekin. Argazki lehiaketa antolatu zuten martxoan. 229 argazki jaso dituzte eta horietatik berrogei aukeratuko ditu epaimahaiak. Argazki horiekin erakusketa ibiltaria egingo dute Lapurdi eta Gipuzkoan zehar.

Hendaian egingo da lehen erakustaldia, uztailaren 28tik abuztuaren 9ra. Urtea Angelun bukatuko dute, eta ondoren haur, gazte, heldu eta zaharren argazkiak Gipuzkoako lurraldean barrena erakutsiko dituzte. Argazkiei bizia emateko erakusketen ondoren liburu bat argitaratzeko asmoa dute, argazkiak egin dituzten pertsonen esperientziak baliatuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo