Juan Zelaia Letamendia musika beka deitu du Eresbilek
GARA | DONOSTIA
Eresbilek -Musikaren Euskal Artxiboak- Juan Zelaia Letamendia musika bekaren 4. edizioaren deialdia egin du Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin. Beka 9.000 euroz hornituta dago, eta musika ekimenetan euskara laguntzeko helburua du. Bi urtetik behin ematen duten beka honetan, musika munduko edozein eremutako proiektuak aurkez ditzakete parte-hartzaileek, bakarka nahiz taldeka.