GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

KRONIKA Tenperatura altuak

Itsasertzean eta edan eta edan egin dio jendeak aurre bero erreari

Goxo-goxo, bero-bero edota kiskalita. Beroa jasateko nork bere gaitasuna du, baina atzo termometroek gogotik egin zuten gora. Freskotasuna bilatze aldera, itsasertzera hurbildu ziren asko, baina han ere ez zen giro.

p008_f01.jpg

Idoia ERASO - Oihane LARRETXEA

Gauean ez zuen gehiegi freskatu eta lo egitea ere kosta zitzaion bati baino gehiagori. Galde diezaietela bestela zarauztarrei, termometroa ez baitzen gau osoan 24 graduetatik jaitsi. Ufaka, beraz, han eta hemen. Freskoagoko baina tenperatura aldaketa handirik gabe Alegian ere. Goizeko ordu batean 18 graduko tenperatura neurtu zuen Tolosaldeko herri honetako meteorologia zentroak. Ordu bietan 19 gradu; lauretan, ia 18. Gauak freskotik ezertxo ere izan ez bazuen ere, goizean nabarmendu zuten alegiarrek tenperatuta aldaketa gogorrena. Seietan 20 gradu neurtu zituzten, eta goizeko bederatzietan, 31,2; bero lamada ederra beraz. Are gehiago, 07.20 eta 07.30 bitartean gradu bete igo zen tenperatura. Gauzak horrela, medikuek eguneko eguzki ordu gogorrenak saihesteko gomendatzen badute ere, hondartzak lepo zeuden eguerdirako; etxean ere, gauez freskatu ez zirenez, ez zelako giro.

Jende gutxi etzanda, baina makina bat hankak uretan sartuta itsas bazterrean kontu kontari, gehientsuenak eguraldia eta tenperatura gora eta behera. Itsas bazterrean zebilenetako bat Dolores Martinez. Etengabe ari zen ura edaten, eta igerian jakin ez eta uretara sartzerik ez bazuen ere, paseoan zebilen, «Nautikotik Ondarretara eta buelta, oinak bustitzen eta zipriztintzen». Bapo zegoen, berriz, Arbelio Suarez. Bero «jasangaitzari» aurre egiteko igerian jardun zuen goizean, eta eguerdi partean aulkia hartu itsasertzean jarri eta hankak uretan freskatzen topatu genuen. «Primeran nago horrela!», zioen patxada ederrean. Eguzki betean egotea, hasiera batean bero onekin batere osasungarria ez dela dirudien arren, Miguelen esanetan, gisa honetako egunak igarotzeko hondartzak leku aproposenak dira, «lanean aritu behar duenak gordinago dauka bero hau jasateko», zioen erretiroa hartutako gizon honek. Hala ere, aukeran nahiago egun freskoagoak.

Adinekoek eta txikienek izan behar dute konturik handiena tenperatura altuak direnean. Horregatik Delia Gonzalez jo eta su ari zen bere haurrari eguzkitako krema ematen, itzaletan babesten... Gustura, berriz, aldamenean Ana Alonso. «Orain arte ez du eguraldi ikaragarri onik egin eta, beraz, gaurko eguzkia eskertu egiten dut, beroa dudanean uretan sartu eta kito!».

Donostian horrela, Donibane Lohizuneko eta Zokoako ondartzetan ere tankera berean, jendea hankak, oinak behinik behin, uretan sartuta. Hala ere, hondartzak ez zeuden uztaila beteko egun eguzkitsu batean espero zitekeen bezain beteta. Beroa zetorrela eta erakundeetatik emandako gomendioak bete zituztela zirudien, jende askok eguerdiko orduak ekidin baitzituen. Arratsaldean, bete-bete egin ziren.

Atzokoan arrakasta itzela izan zutenak, hondartzetako dutxak eta itsas bazterrean edariak saltzen dituzten postuak. Christophek janari, edari eta izozkiak saltzen ditu hondartza parean eta atzo Zokoan zegoen. Beste egunetan baino edari gehiago ari zen saltzen, «bereziki ura».

Eguna ez zegoen babarrunak jateko, eta «normalean baino entsalada gehiago» ari zen saltzen. Saltzaileari begira zeuden hiru gaztetxoek baina, gomendioak gomendio hanburgesa eta patata frijituak eskatu zituzten. «Hauek bezero onak dira, ogitartekoak hartzen dituzte eta ez dira beroaren beldur», esan zuen saltzaileak gaztetxoei irribarretxoa botaz. Negozio biribila, halaber, izozkiak saltzen dituztenentzat, limoizkoak, marrubizkoak... guztiek balio zuten atzo une batez freskatzeko bederen. Mari Jok-entzat ere egun biribila izan zen. Itsasertzean du denda eta egun eguzkitsuetan gertatzen den bezala, atzokoan ere krema salmentak gora egin zuen nabarmen.

Lan eskerga izan zuten, halaber, Igeldoko Meteorologia zentroan. Margarita Marin Igeldoko Meteorologia Behatokiaren zuzendariak goiza telefonoari itsatsita eman zuen komunikabideen deiei erantzuteko. Jada ezagutzen du nonbait eguraldiaren joerek eragiten duten zalaparta, baina atzokoan ohiz kanpoko ezertxo ere ez zela gertatzen nabarmendu zuen. «Hondarribian 1995eko uztailean 40,4 gradu izan zituzten eta gaur gertutik ere ez ditugu harrapatuko», ohartarazi zuen eguerdirako.

Föhn efektua deritzotena gertatu zen, Marinen esanetan, atzo: «Hego-ekialdetik iritsi zaigu beroa, Ebro ibarretik. Gipuzkoan bero egiten du, mendialdeak igarotzean haizea berotu eta lehortu egiten delako, horregatik, Nafarroan baino tenperatura altuagoak ditugu oro har».

«Gero Mediterraneora!»

Beroa dela-eta, jendeak lo egiteko dituen zailtasunez kexatzeko ohituraz galdetuta, zera adierazi zuen: «Jendea Mediterraneoko kostaldera joaten da oporretan eta bertan inoiz ez da termometroa 22 gradutik jaisten, pentsa».

Uda ohi baino hotzagoa eta euritsuagoa izango zela iragarri zuten ekainaren erdialdera eta atzoko eguraldia ikusita harrigarria bada ere, zera ohartarazi zuen: «Orain arte Gipuzkoan batez besteko tenperatura normala da eta prezipitazioak nabarmen gainditzen du batez bestekoa; uztailean 110 litro jaso ditugu, esaterako, Igeldon; Bilbon, ordea, tenperatura batez bestekoa baino epelagoa da eta uztail lehorra izaten ari da».

Datozen egunei dagokionez, «gaur beroaldia amaituko da eta bihar eta ostiral goizean euria izango dugu». Asteburuan eguraldi ona eta tenperatura epelak izango ditugu. Beroa jasaten ez dutenak ez daitezela larritu, datorren astean eguraldi nahasia izango da, eta euri gehiago espero da».

Atzoko egun errearen ondotik, hondartzan egoteko girorik ederrena zegoenean, galerna etorri eta bertatik irten behar izan zuten askok, esate baterako, Donostian.

«Atendemos a más enfermos cuando el calor persiste»

Siempre se ha creído que las incidencias hospitalarias aumentan con el calor. El jefe del Departamento de Medicina Interna del Hospital Donostia, Gabriel Zubillaga, incidió, sin embargo, que el aumento de consultas se empieza a notar cuando el calor persiste y se prolonga durante «tres o cuatro días». «El calor afecta sobre todo a las personas mayores y a niños menores de cinco años», comentó. Los cuadros más comunes son dificultad respiratoria o deshidratación. Matizó que las personas mayores que tienen afecciones crónicas y toman muchos medicamentos son las más afectadas: «En muchos casos toman antidepresivos y ansiolíticos y estos fármacos mantienen el calor corporal y por ello las personas que las toman sufren mucho con temperaturas altas». Pese a todo, afirmó que en época estival la afluencia de enfermos a los hospitales es baja, «incluso cerramos algunas zonas». Pese a todo, Zubillaga insistió en la necesidad de extremar las medidas de precaución en las jornadas calurosas.

Jean Pierre trabaja en la Residencia de Ancianos de Sara y ayer aplicaron las medidas que «ya se han convertido en habituales», tales como dar de beber más a los residentes o mantener las ventanas cerradas para que el interior se mantenga fresco.

M.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo