LEHUNTZE
Baionako Merkataritza Auzitegiak TPM enpresaren desegitea ebatzi du
Ekainaren 15ean Baionako Merkataritza Auzitegiak hartutako erabakia behin betikoa da astelehenaz geroztik. Orduan auzitegiak TPM enpresaren likidazioa ebatzi zuen, baina hilabeteko jarduera mantentzeko baldintzarekin, epe horretan norbaitek erosteko eta itsas-oskoldunen egosketan aritzen den enpresa berrabiatzeko aukera emateko. Inor aurkeztu ez denez, bi aste barru Lehuntzeko enpresa bakarra itxi egingo da, bertako 25 langileak kalean utzita. CFDTk langileok berriz ere lan merkatuan txertatzeko zelula berezia era dadin eskatu du.