GARA > Idatzia > > Mundua

«Etsai-jarrera» duela eta, Ipar Koreak ez du AEBekin negoziatuko

«Etsaitasunezko jarrera» aldatzen ez badu, Ameriketako Estatu Batuekin ez duela berriro negoziatuko adierazi zuen atzo Ipar Koreak. «Elkarrizketak amaitu dira», esan zuen Ri Hung-sikek, Atzerri Ministerioko arduradun batek. Hillary Clinton Estatu idazkari estatubatuarrak haserre erantzun zion. Bere hitzetan, Ipar Koreak ez du jada lagunik nazioartean eta arma nuklearrak alde batera uzteko exijitu zion.

p015_f01.jpg

GARA |

Ipar Korearen eta Ameriketako Estatu Batuen arteko ika-mikak ez du etenik. Atzo, Atzerri Ministerioko Nazioarteko Antolaketa Saileko zuzendari orokorrak, Ri Hung-sikek, bukatutzat eman zituen Washingtonekin izandako elkarrizketak. «Etsaitasunezko jarrera» aldatu ezean, ez dutela berriro negoziatuko jakinarazi zuen ASEAN Asiako Hego-ekialdeko Herrialdeen Elkartearen goi bileran. AEBek, Txinak, Hego Koreak, Japoniak eta Errusiak egitasmo nuklearra alde batera uzteko eskainitako pizgarriak -harremanen normalkuntza eta laguntza ekonomikoa eta energetikoa- «zentzugabekeria hutsa» direla adierazi zuen Rik.

«AEBek jarrera aldatu behar dute lehenbailehen. Elkarrizketa berriro hastea posible izango da orduan», berretsi zuen. Ipar Korearekin duela sei urte hasitako negoziazioak bertan behera gelditu ziren 2008an. Geroztik, Pyongyanek bere plan nuklearrarekin jarraitu du, NBEn haserrerako. Maiatzean bigarren proba nuklearra egin zuen. Ondoren, helmen laburreko zenbait misil jaurti zituen Ekialdeko Itsasoan.

AEBetako Estatu idazkari Hillary Clintonek berehala erantzun zion. Bere hitzetan, Ipar Koreak nazioartean jada ez du lagunik esan zion. «Ez du nora joan. Desnuklearizazioaren bideari ekin diezaion, nazioarteko komunitatearen ahaleginetatik babestuko duen lagunik ez du», esan zuen ASEANek Thailandiako Phuket uhartean egiten ari den bileran.

Bere aburuz, «Pyongyangnen asmo nuklearrek Asiako iparraldean arma-lasterketa eragin dezakete». Egun, munduko eskualderik dinamikoena da.

«Ipar Koreak arma nuklearrak izateak Asiaren ipar-ekialdearen segurtasunean ondorioak izan ditzakeela uste dute eskualdean ditugun lagunek. Hori edozein nazioren interesen aurkakoa da. Eta hala adierazi diote Ipar KOreako ordezkaritzari», aipatu zuen Clintonek.

Elkarri irainka

Aste honetan bertan, Ipar Korearen jokabidea «haur lotsagabearena» dela esan zuen. Tonu berbera erabiliz, Atzerri Ministerioko bozeramaile batek mihigaizto deitu zion. «Bere azalpenek batere adimentsua ez dela islatzen dute. Batzuetan, lehen hezkuntzako neskato bat dirudi eta, besteetan, erosketak egitera doan pentsiodun bat», esan zuen KCNA albiste-agentziak.

Asiako eta Europako atzerri ministroei eta goi agintariei zuzendu, eta Washington Ipar Koreak programa nuklearra bertan behera utz dezan lan egiteko prest dela nabarmendu zuen. Clintonen hitzetan, «Asiako Hego-ekialdeko Herrialdeen Elkarteak rol garrantzitsua izan dezake helburu hori gauzatzeko eta `1874' betearazteko». Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak maiatzaren 25ean onartu zuen adierazpenari buruz ari zen.

«Nazioarteko merkataritzan parte hartu nahi badu, bere itsasontziek `1874' adierazpenak agindutakoa bete behar dute, bestela ez dute kairik topatuko», gaineratu zuen.

«Financial Times»ek atzo argitaratu zuenez, Italiak ez dizkio Ipar Koreari bi luxuzko itsasontzi saldu Kim Jong-il agintariarentzat izan zitezkeelakoan. NBEk aldez aurretik onartu dituen adierazpen batzuek Pyongyangni luxuzko produktuak saltzea debekatzen dute.

Adituen arabera, Ipar Koreak arma nuklearrak dituen estatu gisa aitortzea nahi du eta ez ditu proba atomikoak etengo.

La ASEAN rechaza expulsar a Myanmar si no libera a Suu Kyi, tal y como exigía Clinton

La Asociación de Naciones del Sudeste Asiático (ASEAN) anunció que no contempla expulsar a Myanmar aunque no ponga en libertad a la líder opositora Aung San Suu Kyi y al resto de presos.

El primer ministro de Tailandia, Abhisit Vejiajiva, hizo así caso omiso a la secretaria de Estado de Estados Unidos, Hillary Clinton, que el miércoles arremetió contra el país asiático y planteó su expulsión. «Aunque la ASEAN y Occidente tienen los mismo objetivos, no están obligados a llevar a cabo las mismas políticas», declaró Vejiajiva. Alegó además que si la ASEAN escucha a Clinton podría aislar todavía más a la Junta Militar y el problema de los presos seguiría sin resolverse.

«Continuaremos con nuestra política de negociación constructiva y esperamos que Estados Unidos pueda entenderlo», insistió el primer ministro, opuesto a sanciones como las que han impuesto Washington y la Unión Europea. Sin embargo, consideró beneficiosa la propuesta de Clinton de ofrecer inversiones a cambio de que los militares pongan en libertad a Suu Kyi. «Pido a Myanmar que aproveche esta oportunidad de mejorar sus relaciones con EEUU», manifestó. Tailandia ostenta en estos momento la presidencia de la ASEAN.

El miércoles, Clinton afirmó que «si es liberada, ello abriría oportunidades, al menos para mi país, de ampliar nuestra relación con Myanmar, sobre todo en el capítulo de inversiones». No obstante, dijo estar «muy preocupada por la cooperación militar entre Corea del Norte y Myanmar».

En 1983, Myanmar rompió las relaciones diplomáticas con Pyongyang, después de atribuir a comandos norcoreanos el atentado con bomba ocurrido durante la visita oficial del entonces presidente de Corea del Sur, Chun Doo-Hwan. En abril de 2007, normalizaron sus relaciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo