Donostiako 44. Jazzaldia
Brad Mehldauren pianoa itsasora begira jarrita, jazzaldian bete-betean
Modu horretan hasi zen asteazken gauean Jazzaldia. Eta azken urteetan Jazz Ball Band eztandarekin eta hondartza inguruan hasi izan den festak tirriki-tarraka ekin zion atzo bere bideari, Dave Douglas tronpeta-jotzailearekin aurrena, Brad Mehldauren piano dotoreaz segida eman eta Micah P. Hinsonen ahots baxuarekin bukatzeko. Hondartzako soinuak berriz, atzo jarri ziren martxan, Trinitate plaza agertoki gisa berreskuratzearekin batera.
A. KAMIO - A. BILBAO | DONOSTIA
Jazz-eztanda hondartzako festaren bitartez egin beharrean isiltasuna apurka-apurka hautsiz hasi zen asteazkenean Donostiako Jazzaldia, asteburua heldu ahala giroa berotzen joan dadin. Modu horretan, hiru emanaldi zituen egitarauak, aski ezberdinak eta estatubatuarrak hirurak.
Dave Douglas & Brass Ecstasy metal taldeak ireki zuen jarduna Victoria Eugenia antzokian, bostehun lagun pasatxoren aurrean. Tronpeta-jotzailea aski ezaguna (eta maitatua) da Jazzaldian, iraganean ere sarri jo baitu bertan. Atzo, bost laguneko metal banda beroa zirela erakutsi zuten, «Orujo» kantuarekin hasi eta Michael Jacksonen omenez, «I´ll be There» doinuarekin bukatu arte.
Iluntzean, oraindik bero sapa bere horretan zela, itsasora begira jarrita, Brad Mehldauren pianoak hartu zuen Kursaala. Areto erdia gortinaz estalia zela (goiko alde guztia), eta mikrofono beharrik gabe, Floridako piano-jotzailea jakin-minez -eta isiltasun osoz- hartu zuen mila lagun inguruko publikoak. Bill Evansen jarraitzailea orain bi urte entzun genuen azkenekoz Jazzaldian, Pat Methenyrekin batera eta laukotean.
Bakarka, kamiseta beltz eta praka zuriz (pianoko teklen antzera), eta oholtza zurrun batean, harrigarriro Alice In Chains taldearen «Got me wrong» bizkor batez ireki zuen jarduna, gero «Secret Love» delikatuagoa emateko. Ondo berotuta, eta hamar minututik gorako piezak joz, «My Favorite Things» jazz piano kontzertuetan gero eta ezinbestekoago bihurtzen ari den kantu ezaguna bere moldera eraman zuen, guretzat modu zoragarrian -bukaera aldera beste klasiko bat ere entzungo genuen, «Cry me a River»-. Ezker eskua nabarmenduz tarteka, aulkian kulunkari, azken unean bere kide jainkotu batzuen gisara argazkirik ez duela nahi erabaki duen gazteak (atera diote bakarren bat) -40 urte betetzear da- dagoeneko guztiz bereganatua du arreta, tentsio handiz edo fintasun distiratsuz.
Ordubeteko emanak izerdi patsetan jarri du piano-jotzailea. Mikrofonoa hartu eta jotako kantuak aurkeztu dizkigu -gaztelaniaz saiatu da-, eta beste bi emango dituela iragarri, Antonio Carlos Jobim brasildarraren «Zingaro» tartean, eta piano teklei swinga darie. Baina gustura antzematen zaio oso, eta beste horrenbeste ere joko ditu publikoak bitan hala eskatuta. Eta bukatzeko... Nick Draken «River Man», piano-jotzaileak estimatzen baitu Drake: «Things behind the Sun» ere jo du. Eta zaleek ordainetan maite dute Mehldau. Kontzertu bukaeran, «nik ikusi dudan bakoitzean `River Man' jo izan du beti, eta oso gustuko dut», entzun diogu lagun bati. Hamaikak laurden gutxi dira, eta labur egin zaigu.
Eguna gauarekin Micah P. Hinsonek josi zuen, berriro ere Victoria Eugenian, eguzkiari begiak ixteko eskatuta, «Close your eyes» kantuarekin hasi baitzen, kantaria bakarka. Hiruzpalau urteotan bospasei aldiz izan da gure artean Texaseko gizontxo malenkoniatsua (atzo zuriz -gorbata eta guzti-, kapela eta zigarretarekin agertu zitzaigun), eta bere ahots baxu eta kantu zoragarriekin txunditu gintuen arren, maiteminetik esnatu egiten da xarma elikatzen ez bada. Ez da dudarik, gitarra jotzaileak izan zituen sentsibilitate handiko une eta pasarte ederrak tarteka, gitarra afinatzen edo kontu kontari ez zen bitartean -zenbat jendek ulertzen du Donostian Texaseko ingelesa!-. Bukaera aldera, bateria (Nick Phelps, batzuetan mandolinan) eta baxua (Ashley Hinson, batzuetan teklatuetan) lagun, suspertu zen arren, ez zuen gora egiten eta luze gertatu zen. Rockdelux aldizkariaren eta indie uholdearen kuttuna ez da jada sorpresa gurean, 667 ikus-entzuleren arteko zale amorratuenak, ohi bezala, zoratzen jarri zituen arren.
Mehldau entzun eta Texaseko betaurrekoduna hasi bitartean, La Viña tabernan aurkitu dugu Esperanza Spalding kontrabaxu jotzaile ederra, taldekideekin afaloste goxoan. Baina Micah P. Hinsonek bukatu duenerako tabernak itxiak dira (ordutegi luzeagoa dute egunotan, jaialdia dela eta), eta festa Altxerrin eta Be Bop-en da. Altxerrin Gabacho Conectionek bere jarduna bukatu berri du -txalo zaparrada nagusiak saxofoi-jotzaile finak eraman ditu-, goizeko ordu biak baitira. Baina jam session bati ekitekoak dira, hirurak jotzeko ordu laurden falta dela. Goazen.
Jazzaren historia bizia
Gaurko egitarauan, laurogei urtetik gorako musikariak nabarmendu beharra dugu, jazzaren historia bizia baititugu Hank Jones eta Roy Haynes. Lehenengoa 91 urteko piano-jotzailea da, arratsaldean eta hirukotean, Kursaalen joko duena; zenbaiten ustez, jaialdiak aurten duen jazz emanaldirik aipagarrienean (uste horretakoa da Miguel Martin zuzendaria). Jonesek (hurrengo egunean berriro joko du, honakoan Joe Lovanorekin bikotean) George Mraz (baxuan) eta Willie Jones III (baterian) izango ditu lagun. Bigarrenak (1983an Chick Corea eta Miroslav Vitousekin batera jo zuen, hirukote gogoangarrian) Donostia Jazzaldia saria jasoko du lehenengo, eta Trinitate plazan joko gero, Danilo Perez (pianoa) eta John Patituccirekin (baxua) batera. Haynesen hirukoarekin batera egitasmo ugaritan eta sasoi betean den Joe Lovanok (saxofoi-jotzailea) eta Us Five taldeak zapalduko du Trinitateko oholtza. Aipaturikoez gain, Victoria Eugenian Carla Bleyren Big Band gomendagarriak joko du, Cuadernos de Jazz aldizkariak aurkeztua. Bop iraultzaren osteko jazzean izen garrantzitsua da Bley kaliforniarra, eta Donostian hamasei musikariz osatutako banda gidatuko du. Altxerrin berriz, eta gauerdian, Jake Shimabukuru ukelele-jotzaile xelebrea. Eta Be Bop tabernan Mac Mohaldo eta Mamba Beat bilbotarren energia dantzagarri edo kutsagarria.
Doako jai girora so, Mari Boineren ordez (ez da etorriko) Nils Petter Molvaer aipatuko dugu. Tronpetari norvegiarrak, elektrojazzaren aita omen denak, itsaso bazterrean joko du.
GAUR
KURSAAL
18.30 Hank Jones Trio.
25/30 euro.
TRINITATE PLAZA
21.00 Joe Lovano Us Five + Roy Haynes Trio. 30 euro.
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
0.00 The Carla Bley Big Band. 20 euro.
ALTXERRI
0.00 Jake Shimabukuro.
10 euro.
BE BOP
0.00 Mamba Beat + Mac Mohaldo. 10 euro.
HEINEKEN KARPA
18.30 Els Cremats.
20.00 Andreu Martinez Projets.
23.00. Thee, Stranded Horse + Ballake Sissoko.
FRIGO GUNEA
18.30 Eva Cortes.
20.00 Conexion 4tet.
23.00 Calame.
AGERTOKI BERDEA
21.30 Nils Petter Molvaer.
00.30 Facto Delafe y Las Flores Azules.
IRUN
18.30 New Jazz Voices.
www.heinekenjazzaldia.com
Bakarren bat atera bazioten ere, azken unean argazkirik ez zuela nahi erabaki zuen Brad Mehldauk, aurreko urteetan bere kide batzuek egin bezala. Zorionez, pianoa jotzen ez zen horren zuhurra izan eta soinu dotorez bete zuen Kursaal areto zurruna.
Gaur, 17.30ean, Maria Cristina Hotelean, Roy Haynes bateria-jotzaile gogoangarriak Donostia Jazzaldia Saria jasoko du. 1925ean Massachusettsen (AEB) jaiotako musikariak jazzeko izen handienekin jo izan du: Bird, Bud Powell, Stan Getz, John Coltrane, Miles Davis, Gillespie, Pat Metheny, Thelonious Monk, Sonny Rollins... (zerrenda amaigabea da). Laurogeitik gora urterekin sasoiko dugu gainera, eta hirukotean zuzenean joko du gaur, Trinitate plazan.
A. B.
¡Quién dijo miedo! Aunque seguro que duplicaron en edad a la mayoría de los asistentes al concierto, los cuatro «chicos» que componen la orquesta Buena Vista Social Club transmitieron lo mejor de su tierra en el que sería el concierto de apertura de la segunda jornada de la 44. edición del Heineken Jazzaldia en el Victoria Eugenia. Rebosando energía y mostrando su máximo interés en demostrar ante el público local su calidad musical, el cuarteto acogió a los medios de comunicación pocas horas antes de iniciar su actuación.
Estos «embajadores» de la música tradicional cubana, aseguraron tener una «mejor acogida» en países de habla no hispana. En el caso de Euskal Herria, se decantaron por «hacer una fiesta con el público», tocando temas clásicos y otros más novedosos para que, al final, «todos terminen bailando». Uno de sus objetivos: crear un puente entre los clásicos y nuevos ritmos de la música cubana e intentar que éstos tengan continuidad de la mano de nuevas generaciones, tras un impasse que dejó a la música de esta isla caribeña sin rumbo fijo.
Natural y efervescente acogió a la prensa otra de las grandes protagonistas de la noche, Esperanza Spalding, quien sería la encargada de inaugurar las sesiones de directo de la Plaza de la Trinidad, escenario situado en el corazón de la Alde Zaharra donostiarra recuperado para esta edición tras varios años de sequía jazzística. Esta contrabajista estadounidense afirmó estar «enamorada» de la ciudad y mostró su interés por tener las mismas sensaciones con el público, elemento muy importante antes de iniciar su directo ya que, según confesó, compone su lista de canciones dependiendo de las vibraciones que le transmitan sus seguidores.
Spalding pisa suelo donostiarra con su disco «Esperanza», vocalizado en portugués, y donde se interpretan piezas como «Cuerpo y alma», traducido al castellano del original «Body and soul». La artista se acercó al contrabajo tras diez años de tocar el violín y, de momento, prefiere el primero porque con él logra que la música fluya de forma «natural y fácil».
Ariane KAMIO