GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Andre Maria Zuriaren Feria

Dibortzioa Asegarcen eta lehengoari eutsi nahia Aspen

Buruz buruko Promozio Torneoa jokatuko dute Arretxe II.a, Urrutikoetxea, Retegi Bi eta Beroiz gazteek.

p039_f01_666x666.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Pablo Berasaluzek eta Aritz Beginok osatu duten udako bikotearen erlazioa hautsi du bere enpresa Asegarcek, Gasteizko jaietarako behinik behin. Hartara, Zeledonek ezin izango du sanferminetan sekulako erakustaldiak eman zituen bikoaz gozatu. Uztailean elkarrekin aritu ostean, enpresak beste aukera batzuk bilatu nahi izan ditu Andre Mari Zuriaren feriarako. Hala, bi hilabete frontoietatik at eman dituen Oinatz Bengoetxearen bizkarra egun duen atzelaririk indartsuenak gordetzea nahi izan du Bilboko enpresak Aritz Beginorekin jarrita.

Pablo Berasaluzeri, bestalde, erronka polita jarri diote Asegarceko arduradunek, Auzakoaren eskuin indartsurik gabe, berak eraman beharko baitu Oier Mendizabalekin osatuko duen bikotearen ardura. Berrizkoa sasoi ikaragarrian dago eta bada ikuskizunik, horrenbeste gailenduko ez den atzelari batekin zer egiteko gai den ikusteko.

Asegarcen berrikuntzak dira nagusi beraz; Aspek, berriz, lehengoari eustearen alde egingo du apustu Gasteizko feria honetan. Izan ere, azken urteetan Ogetan finalak jokatzera ohituta dauden Titin III.a-Pascual eta Xala-Goñi III.a aurkeztuko baititu Ogetan. Errioxarrak eta Abartzutzakoak -atzo ezin izan zuen aurkezpenean izan eztarriko mina zuela-eta- saria jasotzeko ekitaldia festei amaiera emateko egitarau ofizialeko ekitaldi bihurtzeko bidean dago, azken bost edizioetan txapeldun irten baitira, azken bi urteetan Xala eta Goñi III.ari tanto bakarragatik irabazi dioten arren.

Promozio Torneoa

Lehiaketa ofizialean bikote bat gutxiago egongo dela alde batera utzita -iaz bi enpresen arteko bikote misto bat aritu zen lehian-, aurtengo berrikuntza nagusia buruz burukoari emango dioten garrantzia izango da, nahiz eta datak ez diren egokienak halako lehietarako.

Urtero egiten den Buruz Buruko finalaren errebantxaz gain, EPELeko enpresek Promozio Torneoa antolatu dute, enpresa bakoitzean bakarkako lanean etorkizunik oparoena duten bi pilotari gazte aukeratuta. Asperen kasuan, bigarren mailako txapelketan txapelak eskuratutako Mikel Beroiz -uda hasiera bikaina osatu zuen Martinez de Irujorekin- eta Julen Retegi fitxatu berria aukeratu dituzte eta abuztuaren 6an jokatuko dute elkarren aurka.

Asegarcek, aldiz, hainbat aldiz txapeletik horren gertu ibilitako Iker Arretxe eta Mikel Urrutikoetxea aukeratu ditu. 20 urte besterik ez dituen arren, enpresako teknikarien ustez, sekulako dohainak ditu Zaratamoko aurrelariak eta Gasteizko erakusleihoan maila bikaina eman dezakeela uste dute. Baina ez teknikariek bakarrik, enpresako gainerako pilotariak ere txundituta irten dira elkarrekin egindako entrenamenduetatik, eta bere maila agerian uzten du Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak bera hautatu izana Lehen Mailako Buruz Burukorako partidak prestatzeko orduan sparring lanak egiteko.

Otsailaz geroztik obretan dauden Mendizorrotzako pilotalekuen egoera dela-eta, kinka larrian izan da aurtengo festetako feriaren antolakuntza. Baina azkenean Ogetan egin beharreko lanak garaiz amaituko dituztela baieztatu zuen Gasteizko Udaleko Kirol arduradun Mikel Hoyosek. Kirolgunea obretan dagoela-eta ikusleek jasango dituzten eragozpenengatik barkamena eskatu zuen, baina Ogetako kantxa eta eserlekuak behintzat, «orain arte egon diren bezala» egongo direla hitz eman zuen.

Aimar e Irujo volverán a enfrentarse

Otro año más, la revancha de la final manomanista volverá a ser ese partido especial que es costumbre organizar para el sábado de fiestas en Gasteiz. Teniendo en cuenta el tirón y el buen momento de juego que tanto Aimar Olaizola como Juan Martínez de Irujo tienen hoy en día, era fácil de adivinar cuál sería el plato especial de esta edición. El día 8 será la jornada dedicada al mano a mano, ya que al margen del enfrentamiento entre los dos números uno de cada empresa, también se disputará la final del novedoso torneo de promoción. El precio de la cancha será de 60 euros, el doble que el de los partidos normales de feria y diez euros más caro que el de la final a jugar el día siguiente.

Tanto Aimar Olaizola coincidieron en reconocer que el encargo que les ha puesto la empresa es complicado, ya que no son las fechas más apropiadas para afrontar un partido de estas características, pero seguro que lo dan todo para poder ver un partido que, al margen de espectáculo, siempre tiene un toque especial de rivalidad en la cancha y en las gradas.

J.O.

Ogeta, beti bezala

Ingurua obretan dagoelako ikusleek eragozpenen bat izan dezaketela onartu zuen arren, Udaleko Kirol Saileko zuzendari Mikel Hoyosek Ogetako kantxa orain arte bezala aurkituko dutela adierazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo