GARA > Idatzia > > Kirolak

Igeriketa Munduko Txapelketa

Phelps marrazoak kosk egin dio urrezko dominari

100 metro tximeletako finalean Cavic serbiarra gainditu zuen azken metroetan eta munduko errekorra berreskuratu zuen, 50 segundoren azpitik amaituz. Cielo brasildarra nagusitu zen 50 metro libreetan.

p037_f01_097x164.jpg

GARA | ERROMA

Michel Phelpsen goitizena ez da alperrik Baltimoreko marrazoa. Milrad Cavic serbiarrarekin sesio galantak eskaini behar ditu oraindik estatubatuarrak. Atzo bederen ikuskizun itzela eskaini zuten biek ala biek. Bezperan Cavicek 100 metro tximeleta probako finalerdietan munduko errekorra 50.01 segundotan ezarri bazuen, atzo Baltimorekoak kosk egin zion kronometroari eta urreari, 49.82 segundotan egin baitzituen 100 metro horiek. Cavic bera ere 50 segundoren azpitik sartu zen helmugara, baina ez zen estatubatuarrari irabazteko gai izan.

Eta hori azken unera arte Cavic izan zela probako jaun eta jabe. Aurreneko 50 metroak 22.39 segundotan egin zituen serbiarrak eta ia gorputz erdiko abantaila ateratzen zion Phelpsi. Hirugarren postua, berriz, Muñoz espainiarrak estu lotu zuen hasieratik.

Azken unera arte kosta egin zitzaion Phelpsi lasterketaren egoera iraultzea. Cavicek dena eman arren, luze egin zitzaizkion azken metroak, eta orduan azaldu zen marrazoa, urpetik ahoa zabalik, urrezko domina berri bati kosk egin eta bezperan galduriko munduko markarik onena berreskuratzeko. Amorruz ospatu zuen Phelpsek garaipena, bapo kosta baitzitzaion Cavic serbiarrari aurrea hartzea.

«Hasierako metroetan larregi ez galtzea zen nire helburua», adierazi zuen lasterketaren ostean. «Sekula ez naiz hain azkar joanda hain eroso sentitu. Pixkanaka hurbiltzen ari nintzaiola sentitzen nuen jendearen zarata aditzen nuen-eta. Hala ere, Cavici zorionak eman behar dizkiot egindako lasterketagatik. Etorkizunean buruz buruko asko izango ditugu bata bestearen aurka».

Hauxe da Pehlpsek Erroman pilaturiko hirugarren urrezko domina 4x100 estilo eta 4x200 libre erreleboetako urrezko dominen ostean.

Cielo, Erromako esprinterra

Bestelakoan, atzoko finalean Carlos Cielo brasildarra izan zen protagonista. Duela pare bat egun 100 metro libreetako finala irabazi ostean, 50 metroetako esprintean ere nagusitu zen Bousquet frantsesaren aurrean, Beijingen distantzia berean lorturiko urrezko domina berretsiz horrela.

Phelpsen errekorraz gain, beste hiru munduko marka hobetu ziren atzo. Batetik, Kirsty Coventryk emakumeen 200 metro bizkar erarako errekorra egin zuen bi minutu eta bost segundoko muga hautsiz. Emakumeen 4x100 estiloko proban, berriz, Txinak 3.52.19an utzi zuen marka berria. Azkenik, gizonezkoen 50 metro bizkar estiloko finalerdietan, Liam Tancock britainiarrak errekorra egin zuen, 24.08 izanik marka berria.

Emakumeen beste bi final jokatu ziren atzo. Batetik, Marieke Guehrer australiarrak ezustean 50 metro tximeletako finala irabazi zuen, azken unean Therese Alshammar suediarrak -errekorraren jabeak- pot egin baitzuen. Azkenik, emakumeen 800 metro libreen finalean Danimarkako Lotte Friisek urrea eskuratu zuen, eta, bide batez, txapelketako markarik onena ezarri zuen: 8.15.92.

Siete finales para despedir los mundiales de Roma

Nunca se sabe lo que puede traer la última jornada de los Campeonatos del Mundo de Natación, ni si el Foro Itálico de Roma llegará o no a los 40 récords, aunque ya los roce. Siete finales, con presencia casi segura de Phelps en la última de ellas, el relevo 4x100 estilos, en el que querrá pulir su flamante récord de los 100 metros mariposa.

Por otro lado, nadadores de la talla de Ryan Lochte podrán alzarse con algún nuevo oro, y habrá que ver a su vez si el británico Liam Tancock no paga en la final de 50 metros espalda el esfuerzo para romper el récord del mundo. Por cierto, la polémica por los bañadores de última generación también acabará junto con el mundial.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo