GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA Donostiako Torneoa

Bederatzi kirolari arituko dira Igeldo Harri traketsarekin nor baino nor lehian

p037_f02.jpg

J.L.

Bihar Donostian jokatuko da, 19.30etik aurrera, Igeldo Harria Txapelketa. 134 kiloko harri trakets horrekin jokatzen den lehiaketak garrantzi handia hartu du, eta bederatzi kirolari izango dira berarekin bost minututan lanean arituko direnak.

Honako hauek izango dira nor baino nor arituko direnak: Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza, Urpe, Igoa, Lertxundi, Eizmendi, Telleria III.a, eta Bertiz.

Izeta II.a izango da, dudarik gabe, saioa irabazteko faborito nagusia. Aiarrak azken urte hauetan garaipena erdietsi du, eta biharkoan ere horretarako hautagai nagusia izango da. Joseba Ostolatza jotzen dute adituek haren aurkari nagusitzat.

Aizkorako torneoak

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligak, hiru jardunaldi izango ditu asteburu honetan. Gaur, 19.30etik aurrera, Mioñon, Kantabrian, Nazabal, Larretxea eta Azurmendi neurtuko dira. Bihar, Labastidan, 13.15etik aurrera, Nazabal, Lopez eta Azurmendi, eta etzi, Sodupen, 13.00etatik aurrera, Nazabal, Arrospide eta Lopez. Bizkaiko Irekian, bihar, 20.00etatik aurrera, Lanestosan arituko dira Lopez-Mendieta eta Azurmendi-Zubiaga.

Bestetik, bihar Latasaren oroimenezko torneoa jokatuko da Sunbillan 19.00etatik aurrera. Maila nagusian, Nazabal-Etxeberria, Larretxea-Mindegia eta Arrospide-Arria V.a arituko dira. Gazte mailakoa ere izango da, eta bertan, Ohian Larretxea-Rekondo, Erasun-Mugertza II.a eta Saralegi-Atutxa II.a arituko dira nor baino nor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo