GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Hemingway eta Iruñaren arteko harremana erakutsi du Oksmanek

Sergio Oksman brasildarrak Ernest Hewingway idazle estatubatuarrak Iruñearekin zuen harremana erakutsi du dokumental batean, eta arrakastarekin estrenatu du Huelvako Islantilla Cineforum laburmetraien jaialdian. Carlos Muniro eta Oksman beraren gidoia duen lana Hemingway berak 1927an, Iruñeara egindako lehen bisitaldian, atera zuen argazki batetik abiatutako ikerkuntzaren emaitza da. Argazkiak gazte bat agertzen du Estafeta kalean etzanda, zezenengandik babestu nahian. Eta Pio Gerendiain da, argazkian ageri den gaztearen iloba, dokumentaleko protagonistetariko bat. Idazlearen beste zenbait datu ere azaleratzen ditu filmeak, hala nola San Fermin egun batez, 1961eko uztailaren 7an ehortzi zutela Idahoko Ketchumen (AEB), hil eta bost egunera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo