GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

«Zigortzaileak» pelikularen filmaketa bihar bukatuko da Portugaleten

Bihar, larunbata, bukatuko da ekainaren 29an Portugaleten hasi zen Zigortzaileak filmaren errodajea. Santurtzin filmatuko dira umeei zuzendutako abenturazko pelikula horren azken sekuentziak, Getxon eta Berangon ere filmatu eta gero. Haurrentzako euskarazko filmea da Zigortzaileak, umeak protagonista dituela Euskal Herrian egin den lehena.

Ekoiztetxeak zabaldu duenez, filmaketa oso ondo joan da, dena aurreikusita zegoenaren arabera, eta giro ona, ilusio handia eta «umeen profesionaltasuna» nabarmendu ditu zuzendaritzak. Jose Maria Lara-Alokatuk ekoitzi du Arantza Ibarrak idatzitako filma, eta zuzendari lanetan, aldiz, Ibarra bera eta Alfonso Arandia ari dira. Ume antzezleei dagokienez, beraiek zigortzaileak.worldpress.com blogean idatzi dutenez, oso esperientzia polita izan da, eta nahiz eta nekagarria izan, oso gustukoa izan dute interpretazioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo