Jon Urruxulegi | Itzultzailea
Donostiako Udalari
Donostiako autobusetan hurrengo esaldia irakur daiteke: «Sarbide hau minusbaliatuentzat eta haurren aulkietarako da, eta beste inorentzat». Erdarazkoa oso ondo dago, jakina. Pentsatzen dut Udaleko euskara arduradunak horren berri jakin gabe agindu duela norbaitek hori horrela jartzea. Ondo dago euskara ERE erabiltzea, baina zaindu hobeto. Eta arrazoi gehiagorekin udaletxe batek.