Athletic Superkopari begira
Titulu bat irabazteko ilusioa indartzen ari da lehoiengan
«Bi partida bikain» jokatu beharko dituzte zuri-gorriek, Iraolaren aburuz. Bartzelonari «eskua sar dakioke», De Marcosen hitzetan.
Arnaitz GORRITI | BILBO
Superkopako joaneko partida igande honetan jokatuko da eta Athleticen, egun, jende guztia horri begira dago. Aurrean Bartzelona ahalguztiduna izango du, baina Guardiolaren taldeak izango dituen bajak direla eta talde zuri-gorriak 24 urteren ondotik titulu bat irabazteko ilusioa eta irrika direla, baikortasuna gaina hartzen ari da jokalari bilbotarren artean.
«Bartzelonari eskurik sar dakioke», adierazi zuen atzo Oscar De Marcos gazteak. «Bi partida bikain» jokatu beharko direla gaineratu zuen Andoni Iraolak. Baina biek helburu bakarra gogoan: «Titulu bat irabaztea gauza handia da eta horrek sekulako ilusioa sortzen du».
Usurbilgo eskuin hegalekoari irribarrea eta guzti ateratzen zitzaion igandeko hitzordua gogoan hartuta. «Guretzat final garrantzitsua da. Nik behintzat ez dut aukera handirik izan final bat irabazteko. Iaz, Kopako finalean, aukera bat izan genuen, baina orduko hartan Bartzelona gehiago izan zen. Igandean, aldiz, etxean jokatuko dugu eta sendo egon beharko dugu», aipatu zuen Iraolak.
«Sekulako ilusioa sortzen du titulu bat lortu ahal izateak. Aurreneko partida etxean jokatzen dugu eta neurketa on bat egin behar dugu. Etxean behintzat bai, hara markagailu on bat eramateko. Egia da nahitaez bi neurketa on jokatu beharko ditugula titulua irabazi nahi badugu, baina igandetik ekin beharko diogu», gaineratu zuen.
Horrez gain, Bartzelonaren aldetik titulu honi garrantzia kenduko ote zaion galdetuta, kontrako iritzia azaldu zuen gipuzkoarrak. «Egia da Bartzelona finalak jokatzen ohituta dagoela, baina beti entzun diet beraiek ere Superkopari garrantzia ematen diotela».
Errebantxarik ez
Joaquin Caparros entrenatzaileari Superkopa iragan maiatzeko Kopako finalaren errebantxa izango ote den galdetu zioten, baina honek erabat ezeztatu zuen teoria hori.
«Futbolean ez dago errebantxarik. Jokoan dagoena titulu bat da eta, bada, bi partida bikain egin beharko ditugu irabazi nahi badugu».
Bestalde, badirudi, nazioarteko konpromisoek bultzatuta batez ere, Bartzelonak hainbat jokalari ezin izango dituela San Mamesen zelairatu. Hala nola Iniesta, Ibrahimovic eta Messi. Dena dela, Iraolaren aburuz, «sekulako taldea dauka Bartzelonak eta ez da hainbesteko alderik egongo», gaineratu zuen.
De Marcosek, aldiz, nahiago du izar blaugranek ez jokatzea. «Maila hain handiko zenbat eta aurkari gutxiago etorri, hainbat eta hobeto. Bartzelona talde handia da, baina edonori sar dakioke eskua, 180 minutuan astia sobera dago-eta», esan zuen.
Aunque el fichaje de Mikel San José parecía descartado, más aún teniendo en cuenta los minutos que le ha dado Rafa Benítez en pretemporada, lo cierto es que el regreso del central a Bilbo puede estar al caer.
Según ha podido saber GARA, Athletic y Liverpool podrían haber alcanzado ya un acuerdo por el que el jugador navarro defendería esta temporada la camiseta rojiblanca en calidad de cedido, aunque el Athletic se guardaría una opción de compra para el próximo mes de junio.
San José, que el pasado mes de mayo cumplió veinte años, era considerado una de las perlas de Lezama. Hace dos años, cuando estaba a punto de pasar del Juvenil de Honor al Bilbao Athletic, voló a Liverpool. También allí para militar en categorías inferiores, aunque con una ficha importante y la posibilidad de jugar con los reds. Lo cierto es que el primer equipo se le ha resistido, aunque Rafa Benítez le está dando oportunidades este verano, con lo que el jugador se había mostrado bastante predispuesto a regresar a Lezama. El problema radicaba en su club, o más concretamente en el precio de San José, aunque la fórmula de la cesión parece haber satisfecho a todas las partes.
Con la llegada del defensa navarro -cuarto fichaje rojiblanco, tras las llegadas de De Zerio, De Marcos y Castillo-, las puertas del primer equipo pueden cerrarse para Ustaritz o, en principio en mayor medida, para Xabi Etxeita. El Xerez se perfila como posible destino de este último, que se marcharía con una cesión.A.U.L.
Superkoparako gertu izango dira Amorebieta eta Toquero. Atzoko entrenamenduan ondo aritu ziren biak, ezker hankako bikian nozituriko kolpe bat eta gripea gaindituta, hurrenez hurren. Caparrosen zalantza bakarra Iraizoz da, eskuin zangoko koadrizepsean gainkarga daukalako. Gaur izango dute azken lan saioa jokalariek, San Mamesen, 10.30ean, ateak itxita.
Gaur eguerdian San Mameseko prentsa aretoan, Athletic Fundazioak antolatu duen «Elkartasunezko Campusa» aurkeztuko dute. Bertan, Carlos del Campo -Athleticeko zuzendaritzako kidea-, Joseba Etxeberria -lehenengo taldeko kapitaina-, Juan Maria Aburto -Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua- eta Julia Asenjo -Bikarte GKE-ko presidentea- izango dira.