GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

UMOREA

Araiako umorezko antzerki jaialdiak kaleak hartuko ditu igandera arte

Umorerik ez da faltako asteburu osoan Arabako Araia herriko kale bazterretan. Gaur eguerdian hasiko da eta badago non aukeratua, egitarau oparoa prestatu baitute aurtengo XVI. ediziorako ere. Gaurko bost funtzio daude iragarrita. 13.30ean, herriko erdialdean, Teatro Gestual de Chile konpainia arituko da. 20.00etan, Debote Enbote taldearen txanda izango da herriko plazan eta baita Txoko Magikoa ere. Les Grotesqués taldeak «En ocasiones veo armarios» eskainiko du 22.30ean Arrazpi kiroldegian, eta 00.30ean, gaua alaitzeaz arduratuko direnak Chabatz D´entrar taldekoak izango dira herriko plazan. Biharko beste bost funtzio daude programatuta eta iganderako lau. Chapertons taldeak emango dio amaiera aurtengo edizioari «Goma gom» ikuskizunarekin, 22.30ean Arrazpi kiroldegian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo