JAIAK
Euskal musikaren atalik berezienak, Moskun eta elkarrekin
Ez da ez nolanahikoa Irungo Mosku auzoko jaietako musika egitaraua. Ez dira bertan milaka lagun eta EGaztean etengabe entzuten diren taldeak izango, egun gurean proposamen ausart eta interesgarrienetakoak lantzen dituzten batzuk baizik. Gaur, Naiz Roxa, Komando Tripontzi eta Fer Saporen Estricalla. Bihar, Inoreneroni (lan berria prestatzen ari dira), Amodio, The Dirty Pink Ladies eta P3z disko jartzaile fina. Eta bukatzeko, Gora Japon (argazkian) igandean. On egin!