GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Iñaki Petxarroman 2009/8/13

Zigor politiken mugak

berria

Hego Euskal Herriko errepideetan, 55 lagun hil dira aurtengo lehen sei hilabeteotan; iaz adina. Datuak ikusita, ematen du azken urteotako istripu murrizketak etena izan duela, lehen aldiz azken bost urteotan. (...)

Aurtengo datuak jarraitu beharko dira, ondorio argiagoak ateratzeko. Baina, azken urteotako zenbakiei erreparatuz gero, ikus daitezke kontuan edukitzeko bi gertakari, biktima gutxiago izate horretan eragina eduki ahal izan dutenak. 2003tik 2004ra, biktima kopurua asko murriztu zen Hegoaldean. (...)

Hain zuzen ere, 2006ko uztailean, puntukako karneta jarri zen indarrean Hego Euskal Herrian. Bi datu horiek adierazten dute administrazioak kontrol eta zigor politikak indartzeak eragina dutela, eta errepideetako biktimen kopurua murrizteko gaitasuna dutela.

Alabaina, azken hiru urteotako joerari erreparatuz gero, badirudi puntukako karnetarekin lortutako emaitza onak oraingoz moteldu edo eten egin direla. Alegia, zigorrak eta kontrolak areagotzeko politikak mugak ere badituela.

Hala, gidarien heziketan sakontzea komeni dela ondoriozta daiteke. Izan ere, oraindik badira hobetu beharreko hainbat kontu, heziketarekin zerikusi handiagoa dutenak zigorrekin baino: hots, alkoholaren eraginpean gidatzea edota abiadura handiz joatea. Polizien zigorren eta zaintzaren bidez zaila da horrelako portaerak erabat ezabatzea. (...)

Bestalde, administrazioak ere lan handia egin dezake seguruagoak diren garraio publikoak indartu eta ibilgailuak gero eta gutxiago erabil daitezen. Baina errepideak eraikitzeko eta autogintza diru publikoz laguntzeko politikek ez dute laguntzen norabide horretan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo