Jean Louis Davant 2009/8/14
Euskal Herria izena
le journal
Euskal Herria izena begietan düe PP eta PSE alderdiek. Haien ustez, nahasgarri da. Ez jaunak! Euskal Herria eüskararen lürraldea da, ezinago klarki. Abertzaleen asmakizün berria dela diozüe. Oker zabiltzaie! Euskal Herria izena goizik agertzen da, XVI. mentean, lehen eüskal idazleen lümatik. Eta geroztik ideologia orotako izkiribainoek izen hori erabili düe noiz nahi, bere zentzü garbian.
Gei hontaz eüskal politikariek ikus bezaie zer dion Euskaltzaindiak, hau beita, legez, erakunte püblikoen aholkülari ofiziala. Hona zer dion eüskararen Akademia horrek. «Aspaldiko mendeetatik hedatua izan da Euskal Herria izena... lehen lekukoa dugu Joan Perez de Lazarraga arabarra (1564 inguru)». Laster erabiliko du Joanes Leizarragak ere Testamentu Berriaren ützülpenari ezarriko deion sar-hitzean (1571). Berantago Axular handiak arrapikatüren dü Gero libürü famatüaren hatsarrean (1643). Halaber Tartas apez sohütarrak Ontsa hiltzeko bidea libürüan (1666).
Geroztik ezin kontatüak dira Euskal Herria izena erabili düen idazleak. (...)
Akademiak gehitzen dü Euskal Herriaren frantses izena, «Pays Basque», espainolez «Pais Vasco» bilakatürik, XIX. mentean hedatü zela. Hortik beharbada, asmakizün berria delako ustekeria okerra. Espainolez berri bada, eüskaraz aspaldidanik hor dago, eta hori dügü auzitan.
Euskal Herria izena Jaurlaritza berriko Hezkuntza ministroak «Euskal Curriculum» delakotik baztertü nahi dü eta eskola güzietako libürüetarik elki. Holakorik nolaz honar daite ?
(...) Arrazuak phürü balirateke, nik uste. Bena ez niz Espainiako erregearen süjetetarik... eta Frantziako Errepüblikan ere badügü zer egina!