GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Urruñako Lagunak taldeak lan ona egin, eta sailkapen buruan dira

GARA | HENDAIA

Joan den ostiral gauean jokatu zuten Hendaiako Herri Kirol Sariaren bigarren jardunaldia, herriko Gaztelu Zahar pilota plazan. Urruñako Lagunak taldea aritu zen lanean hamar kiroletan, eta bitan hartu zituzten mendean Ezpeletako Ñapurrak ¯uztailean jardun zuten hauek¯. Sariketa horretan azken sailkapena finkatzeko, kirol bakoitzean kirolariek lortutako puntuak hartzen dituzte kontuan. Hala, Urruñako Lagunak sailkapen burura iritsi da 18 punturekin, eta Ezpeletakoak bigarren postuan geratu dira, zortzirekin.

Hirugarren eta azken jardunaldia abuztuko azken asteburuan jokatuko dute. Bertan Urruñako Herri Kirolak Bai taldea arituko da bederatzi kiroletan: zaku-eramate lasterketa, artaburu biltzen, txingak eroaten, lasto jasotzen, lasto jaurtitzen, orga jokoan, ingude jasotzen eta arpanean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo