GARA > Idatzia > > Mundua

Aldaketa ekarriko dute Japoniako hauteskundeek, aurreikuspenen arabera

Datorren abuztuaren 30ean hauteskundeak izango dira Japonian eta alderdi politikoek atzo ekin zioten kanpainari. Datu guztiek oposizioko Alderdi Demokratikoa jotzen dute garaile, 1955etik boterean dagoen Alderdi Liberal Demokratikoari agintea kenduz.

p023_f01_199x108.jpg

GARA |

Datorren abuztuaren 30ean izango dira hauteskundeak Japonian. Orain arte egindako galdeketek Gobernuan aldaketa gertatuko dela iragartzen duten bitartean, alderdi politikoek hauteskunde kanpainari hasiera eman zioten atzo. Zundaketen arabera, Alderdi Demokratikoa izango da garaile, 1955etik boterean dagoen Alderdi Liberal Demokratikoa atzean utzita.

Yukio Hatoyamak, Alderdi Demokratikoko presidenteak, Osakan eman zion hasiera kanpainari eta boza eskatu zuen «Gobernua aldatu eta historia egin ahal izateko». Hortaz, hauteskundeak irabaziz gero, hainbat aldaketa egingo dituela iragarri zuen. Krisi ekonomikoak munduko herrialde aberatsenatakoa astindu duen honetan, gastuak murrizteko hainbat neurriren berri eman zuen Hatoyamak. Besteak beste, burokratak Gobernutik kanporatzea, AEBekiko menpekotasuna txikitzea, Afganistango gerrari ematen zaion babes logistikoa etetea eta autobideetako bidesariak kentzea.

Bestalde, Taro Aso, Alderdi Liberal Demokratikoko lehen ministroak, «garai zailak» bizi dituztela adierazi zuen Hachiojin eskainitako mitinean. Era berean, Gobernuak ez duela pobrezia eta desberdintasun sozialekiko behar besteko interesik erakutsi onartu zuen eta etorkizunean arazo hauei irtenbidea emateko deia egin zuen. Bere hitzetan, eta galdeketek Alderdi Liberala faboritotzat jotzen duten arren, Japoniak bizi duen krisi egoera honetan, Alderdi Liberal Demokratikoa da «herria gidatzeko» alderdi egokiena.

Krisiaren ondorioak

Japoniak ere jasan ditu krisi ekonomikoaren ondorioak eta azken egunotan zabaldutako datuek ekonomia hazi egingo dela iragarri duten arren, azken hilabeteotan bizitako atzeraldi ekonomikoak hauteskundeen emaitzan eragina izango duela aurreikusten dute inkestek. Gauzak horrela, enpresa arloak Alderdi Liberal Demokratikoa babesten jarraitzen badu ere, herritar gazteek eta nekazariek Alderdi Demokratikoaren aldeko apustua egin dute.

Datuen arabera, Hatoyamak 20 puntuko aldea ateratzen dio Asori. Era berean, aldaketak piztu duen esperantzaren ondorioz parte hartzea ere handiagoa izango dela aurreikusten da. Guztira 104 milioi japoniar daude hauteskundetara deituta eta parte hartzea %70ekoa izatea espero da.

2005eko hauteskunde orokorretan Junichiro Koizumi irten zen garaile. Azken urteetan, ordea, babesa galduz joan da eta egun %19koa da bere aldeko sostengua. Bere hitzaldietan egindako hainbat aipamen okerrek horretan eragina izan dutela esan daiteke. Besteak beste, erretiratzeko eskubidea zalantzan jarri zuenean, adineko jendearen inguruan esandakoak. Horren aurrean oposizioko alderdiak «Japonia berri bat» eraikitzeko hautua berretsi du eta badirudi horrek faborito gisa kokatu duela.

Elecciones basadas en un sistema electoral mixto

Aproximadamente el 70% de la población participará en las próximas elecciones de Japón, donde tendrán que escoger a 480 diputados de los 1.374 candidatos que se presentan a los comicios. El sistema electoral japonés conbina escrutinio uninominal y representación proporcional. Así las cosas, sobre los 480 diputados, 300 se eligen sobre la base de un escrutinio uninominal en 300 circunscripciones locales. Las 180 sedes restantes se asignan de manera proporcional en once grandes zonas regionales.

El día del escrutinio, cada elector vota dos veces: una para uno de los candidatos de su circunscripción y otra para una lista presentada por un partido político en su zona regional. Los diputados son los encargados de elegir al primer ministro entre los cargos electos del Parlamento. Por otro lado, el jefe de Gobierno es el responsable delante de la Cámara de Diputados durante su mandato.

Los diputados se eligen por cuatro años y deben tener 25 años cumplidos para poder presentarse mientras la mayooría electoral se fija en 20 años. Asimismo, el sistema permite a los candidatos presentarse a la vez a al escrutinio uninominal y en una lista proporcinal. GARA

ALDAKETAK

Krisi ekonomikoari aurre egiteko, hainbat neurri ezartzeko asmoa erakutsi du oposizioko alderdiak. Besteak beste, burokraziak eragiten dituen gastuak murriztea eta autobideetako bidesariak kentzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo